EBIk bere kudeaketa eredua aurkeztu dau Elizbarrutiko Ikastetxeen Estatuko Topaketan

EBI sareak Valentzian egin dan Elizbarrutiko Ikastetxeen Topaketan parte hartu dau. Ekainaren 14an eta 15ean ospatu da, eta amankomunean jarri doguz Bizkaiko ikastetxe eta ikastoletan garatzen diran hainbat jardunbide egoki.

Zehazki, Nerea Begoña EBIko zuzendariak eta Clara Arza Irakaskuntza eta Katekesiko elizbarrutiko delegatuak Bizkaiko elizbarrutiko ikastetxeen sarearen kudeaketa eredua aurkeztu dabe eta elizbarrutiko taldearen egoera aztertu dabe, adibide lez.

Elizbarrutiko sareetako ordezkari guztiek –ehundik gora- partekatu dabe ikastegietan garatzen dan lana, loturak, aliantzak eta hobekuntzak bilatuz ikasleen hezkuntzaren mesedetan.

INFO gehiago:

Primer encuentro de responsables de colegios diocesanos, 14 y 15 de junio en Valencia
Comparte