Lanean jarraitzera animatzen gaituen literatura sariak, barrikuntzakoak, ingurumenekoak…

EBIko ikasleek eta EBI ikastetxe eta ikastolek ikasturtean zehar lortzen dabezan sari ugariak aitopena dira hezkuntza arloan egindako lan jarraituari, baina baita bultzada lan honi be, motibazio aparta bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, etengabeko hobekuntzari begira.

Azken asteotan, EBI sareak, besteak beste, literatura sariak, barrikuntzakoak, ekintzailetzakoak edo ingurumen kontzientziaziokoak jaso dauz. Hona hemen adibide batzuk.

Santurtziko Patronato Santa Eulaliako bost ikaslek, esaterako, beste hainbeste sari jaso dabez udal ingurumen lehiaketan. Ikasleek lan bikaina egin eben 2030 Agendaren inguruan, etorkizun jasangarri bategaz daben konpromisoaren erakusgarri.

Bilboko Artxandape eta Begoñazpi ikastoletako ikasleek hainbat sari jaso dabez Mikoleta lehiaketan, 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako eta Bilboko Udalak antolatutako euskarazko ipuinen txapelketan. Sari honen atzean dagoz, bultzada euskerari, eta baita idazketa eta irakurketari be. Beste behin be, ikasleak lanean jaraitzera animatzen dabez aintzatespen honeek.

San Fidel Ikastolako hainbat ikaslek be sariak lortu dabez Gernikako Udalak antolatzen dauan ‘Idazlan Koadernoa’ literatura lehiaketan.

Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak bikaintasunari saria jaso dau Ikastetxe eta Eskola Politeknikoen Munduko Federazioaren eskutik (WFCP). Gainera, , Marketin eta Publizitateko 2. mailako bi ikaslek irabazi dabe Worklan Elkarteak antolatutako #WorkLanSocialLab gizarte izaerako enpresa ideien lehiaketaren bigarren edizioa, “Kontsumo energetiko partekatua eta haren merkaturatzea zabaltzea” helburu eban proiektu bategaz.

Begoñazpi Ikastolak, bere aldetik, ‘TIC-IKT Bokazioak’ saria jaso dau Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkartearen eskutik gazteenen artean STEAM bokazioak sustatzeko egindako ahaleginagaitik.

Comparte