Personen osoko heziketaren eta gizarte eraldaketaren alde jarduten dogu.

EBI
gara

Bizkaiko Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarea. Bilboko Gotzaitegiarena da titulartasuna.

Euren aniztasuna, hizkuntza eta kultura aintzat hartuta, Euskal Eleizari eta Herriari zerbitzua emoteko senaz sortu ginan. Horretarako, hezkuntza osoko eta inklusiboa sustatzen dogu, ebanjelioaren ikuspuntutik, gizarte zuzenagoaren eraikuntzan esku-hartzeko gaitasuna daben herritar kritikoak prestatzeko.

Balio humanistiko-kristauengaitik, konfiantzazko hartu-emon eta itunak sortzeagaitik, konpromiso, hurkotasun eta barrikuntzagaitik, kudeaketaren bikaintasunagaitik eta Hezkuntza Alkartearen hazkunde pertsonal eta profesionala sustatzeagaitik eredu diran ikastetxeen sarea gara. 

Zertarako da EBI sarea:

Elizbarrutiko Ikastetxeok, eskola katoliko eta eleizbarrutiko alkarteko ikastetxe izanda, Ebanjelioan oinarritutako Hezkuntza-egitasmo berariazko eta berezia garatzen dogu:

  • Kristau balioak bultzatzen doguz, fedearen, kulturaren eta bizitzaren arteko hartu-emonetik
  • Lekuan lekuko kristau alkartean txertatuta gagoz
  • Bakearen eta gizarte errealidadearen hobekuntzaren aldeko konpromisoa dogu
  • Gizarte, kultura eta admistrazinoagaz etenbako alkarlan eta hartu-emonean jarduten dogu

Gizarte, kultura eta administrazinoarekin lankidetzan, etenbako hartu-emonean jarduten dogu.

Zertarako da eleizbarrutiko ikastetxea:

  • Familiei, ikasleei eta irakasleei, personaren alderdi guztiak (fisikoa psikologikoa, soziala, espirituala profesionala) kontuan hartuta, hazkunde pertsonal eta profesionalean lagun egin.
  • Ikuspuntu ebanjelikotik, hezkuntza osoko eta inklusiboa sustatu.
  • Personak testuinguru aldakorretan aniztasunetik hezi.
  • Gizarte zuzenagoaren eraikuntzan laguntzeko gauza diran herritar kritikoak prestatu. 

Gure ikuspuntua

Elizbarrutiko ikastetxeek, euren berariazko izaeratik, parte-hartzea sustatzen dabe hezkuntza-alkartean (titularra, hezitzaileak, ikasleak, familiak, irakasle ez diran beharginak, laguntzaileak, eleiz eta gizarte inguruko eragileak), alkarte horrek Ikastetxeen Hezkuntza-egitasmoagaz bat egiteari eta egitasmo horretan alkarlanean jarduteari begira. 

Gurasoen Alkarteak “Bidelagun” Federazinoa osatzen dabe, Eleizbarrutiko Ikastetxeen taldeko kidetasun-sena sustatzeko, eta euren artean eta beste erakunde publiko eta pribatu batzukaz lankidetzan eta hartu-emonean jarduteko.

Balioak

  • Konpromisoa
  • Bikaintasuna
  • Arreta ahulari: abegitsu eta gertuko
  • Alkartasuna: laguntasuna eta hurkotasuna
  • Talde-lana
  • Barrikuntza: sortzaile eta pro-aktibo

EBI en cifras

0
Profesional
0
Urtetik gora gizartearen esanetara
0
Ikasle
0
Ikastetxe

Erronkak

1.

Pastoraltza

Kristau balioak bizi eta zeharka aurkeztu, adimen espirituala landuz

Hezkuntza-egitasmoak sustatu, ebanjelioaren mezua ardaztzat hartuta

Konpromiso eta alkartasunetik

Familiak ezagutu eta lagun egin

Erlejinoa irakasgaia balio erantsi lez

2.

EBI marka finkatzea eta agertzera emotea

EBI marka sendotu, barrikuntzan eta hezkuntza-bikaintasunean eredu lez aurkeztuz

Jarduera onak eta barrikuntza konpartitu

Proaktibo izan eztabaida-leku eta topaketetan

Konfiantzazko hartu-emonak familia eta erakundeakaz

3.

Eredu pedagogikoa eta barrikuntza 

Eredu pedagogiko egiaztatu eta barritzailea

STEAM hezkuntza-eredua sendotzen daben egitasmoen garapena

Ikasleen garapena: ikasleari egokitu, arreta aniztasunari, banan-banako tutoretza, tutoretza profesionala eta bokazino tutoretza, orientazinoa, emaitzak

Heldutasun teknologikoa

Arkitektura pedagogikoa

4.

Kudeaketa aurreratua

Ikastetxeen administrazino eta kudeaketa kalidadezko parametroakaz

Eraginkortasuna

Gardentasuna

Jasangarritsuna 

5.

Itunak eta lankidetzak 

Barruko eta kanpoko hartu-emonen kudeaketa: Eleizbarrutiko Irakasle-eskola, lankidetza aktiboa Eusko Jaurlaritzagaz, Bizkaiko Diputazinoagaz, Udalakaz,… eta hartu-emona ganierako hezkuntza-sareakaz

Unibersidadeakaz lankidetzarako hartu-emona izan, irakasleen prestaketa hoberako

Enpresa eta parke teknolokikoakazko lankidetza zuzena, heziketarako eta lana sortzeko

Caritasegaz alkarlanean jardun, alkartasuna, karidadea eta zuzentasuna lako balioak sustatzeko hezkuntza-alkartean

Sormen eta barrikuntzan doguzan jarduerak eskaini eta konpartitu Innobasque Barrikuntzarako Euskal Agentziagaz eta Euskalit kalidade eta etenbako hobekuntzarako agentziagaz

6.

Persona eraginkor eta txerasuak

Personengan oinarritzen dan eta personen esanetara jarduten dauan hezkuntza-sarea gara. Etenbarik aztertzen eta ebaluatzen dogu jardueren betetea, batez be, heziketa sustatuz eremu eta maila guztietan.

7.

EBI sarearen sendotzea

Sarean eta taldean jarduten dogu

Bilboko Gotzaitegiko Antonio Añoveros Fundazinoko ikastetxe izatean batu egiten gaitu

8.

Lanbide heziketa

Lanbide Heziketarako Euskal Legean txertatutako ikastegiak gara

Lanbide heziketa dualean lerrokatuta

Atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatzen dogu

Ikasleen aurrerabidea eta lan-eremura egokitzea bultzatzen daben metodologiak

ETHAZI errendimendu handiko eredua ezarrita dogu barrikuntza, nazioartekotzea, ekintzailetza eta Euskadiko ikastegiakazko lankidetza bultzatzeko

Kalidade-politika

Kudeaketa, antolakuntza eta hezkuntza- eta pedagogia-eredua

Ikastetxe lez, osoko kalidadea, barrikuntza eta bikaintasuna doguz helburu, bai kudeaketan, bai antolakuntzan eta bai hezkuntza- eta pedagogia-ereduan be.
 
  • Zuzendaritza profesionala
  • Talde bateratuak
  • Kalidade-ziurtagiriak
  • Gaitasunen araberako ikaskuntza
  • Kalidade zientifiko eta humanistikoa
  • Informazino eta Komunikazinoaren Teknologiak
  • Hizkuntza-aniztasuna eta kulturartekotasuna
  • Orientazino eta akonpainamenturako sistemak
  • Europar hedadura eta hartu-emonak
  • Lan eta erantzukizunean oinarritutako balioak
  • Lankidetza beste ikastetxe eta erakunde batzukaz