EBI egitasmoak
Hasiera | Egitasmoak
Konfiantzaren pedagogia
Hezkuntza egitasmo hau Euskal Herrian sortu zan, Mondragon Unibertsitateko humanitate eta enpresa fakultateak garatutako HAZITEGI egitasmoagaz.
Metodologia eraginkorrak eta hezkuntza-barrikuntza
EBI sarean, ikaslea lehenesten dauan ikaskuntzaren alde egin dogu, trebetasun eta abileziei curriculum-edukiei besteko garrantzia emoten deutsegu. Ikasleen interesen adierazpena sustatzen dogu.
STEAM Azoka
Ezagutu eizu EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak sustatzen dauan STEAM azoka, zientzia, teknologia, injinerutza, artea eta matematikak buztartzen dituan hezkuntza-eredua.
Pastoraltza: Balioak sustatuz
Balioak bizi egin behar doguz, ikasi eta nork bere egiten ditu bizitzara eroanez. Horregaitik, bizipena nabarmentzen dauan pastoralgintzaren alde egiten dogu, eremuak eta prozesuak sortuz ikasleek ebanjelioaren balioen eragin pertsonal eta sozialaz jabetu daitezan.
Emozino-hezkuntza eta bizikidetza-egitasmoa
Lehenengo pertsona eta gero ikaslea. Ikasteko, emozinoak izan behar doguz: jakin-mina, miresmena, segurtasuna eta poztasuna, gure talentuak geure burua gai sentitzen dogunean azaleratzen diralako.
Irakaskuntza eleanitza
EBI sareko ikastetxeetan irakaskuntza eleaniztuna sustatzen dogu ikasleek eszenatoki desbardinetan moldatzeko eta beste errealidade eta kultura batzuk ezagutzeko aukera izan daien.
Digitalizatzea
Digitalizatzerako prozesuak eraldaketa digitala dakar eta, ondorioz, paradigma aldaketa eta antolaketa-kultura barria.
Ekintzailetza
Eleizbarrutiko ikastetxeetan hainbat egitasmo eta ekimen garatzen ari gara gure ikasleen artean ekintzaile izatearen inguruan sentiberatasuna bizteko eta egitarauak garatzen doguz enpresak sortzeko laguntza emoteko.
Gizarte erantzukizuna: Balioak eta gizarte balantzea
EBI sareko ikastetxeen gizarte erantzukizuna: gizartean eragin positiboa daben eta gure erakundearen oinarri eta balioak berresten dabezan ekintzak.
Arreta aniztasunari
Aniztasunari arreta eskaintzeko egitasmoaren bidez hainbat jarduera hezitzaile sustatzen da, prebenitzeko eta ikasleen beharrizanei erantzuna emoteko.
Laneratzea eta enplegagarritasuna
EBI sareko lanbide heziketarako ikastegiek lan-orientazinoaz baliatzen da ikasleak lan-merkatuan txertatu ahal izateko.
Nazioartekotzea
Gure hezkuntzaren nazioartekotzea da EBI sareko ikastetxeen zutabeetako bat eta holantxe islatzen da egitasmo estrategikoan. Hainbat jakintzagai batzen dituan taldeak etenbarik dihardu aukera barrien bila.