Ortuellako San Felix Ikastola etengabe ari da barrikuntzak sartzen, zientzia eta teknologiaren hezkuntza ibilbidea ikasleentzat deigarria izan dadin. Ikasturte honetan Innovamat metodoa estreinatu dabe, aldatzen ari dan mundu batera egokitutako matematika ikaskuntza planteatzen dauana. Helburua ikasleek matematika ezagutu, ukitu eta ulertzea da, ikasle askorentzat problematikoa dan irakasgaia erakargarri egiteko.
Ariketak hasteko, galderak eta jolasak planteatuko dira, eta ikasleek jakin-mina eta ikasteko gogoa izango dabe. Hainbat estrategia eta tresna erabili ahal izango dabez emaitzara iristeko, bakoitzak bere erritmoan eta bere egiteko moduagaz, arazoa konponduko dau.
Ariketan zehar, beste ikasle batzuekaz hitz egiten dabe eta ulertzen laguntzen deutsien objektuak manipulatzen dabez. Idatziz erregistratuko dabe emaitza, prozesuaren protagonistak izan diralako gogobetetasunagaz.