EBI-ren hezkuntza eredu propioa, kalitatezkoa eta desberdindua

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak – Centros Diocesanos sareak, ikastetxe bakotxaren autonomia errespetatzeaz batera, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gaitasun guztiak barne hartzen dituan berariazko hezkuntza eredua hautatu dau. Dalako eredu hori sei ardatzetan oinarritzen da:

  • Curriculumak, formaltasunez, XXI. gizaldiko ikasleentzat ezinbestekoak diran gaitasun edota abilidadeak jasoten dabezan ikasketa-egitasmo eta egitarauei heltzen deutse. Horren adibide, oinarrizko gaitasunez gainera, beste hainbat egitasmo eta gai txertatu dira, besteak beste: xakea, robotika, ikaskuntza eta zerbitzu solidarioa…
  • Estrategia didaktiko eraginkorrak, curriculumeko gaitasun kognitiboei emoten jaken garrantzi bera emonez. Egitasmoetan oinarritutako ikaskuntza da horren adierazle, sistema honetan, oinarrizko gaitasunak txertatzeaz gainera, gaitasun kritikoak nabarmentzen dira, pertsonalak ahaztu barik. Ikaskuntzaren beraren inguruko ulermenean eta hausnarketa pertsonalean oinarritutako egitasmoak bihurtu dira ikasleen ikaskuntza egituratzen dauan ardatz.
  • Abilidade eta gaitasun honeen aldizkako ebaluazinoa, gainerako irakasgaietako ezagutzakaz egiten dan lez. Azterketetan oinarritutako ebaluazino tradizionalak ez dau zentzurik. Ebaluazinoak gaitasun guztiak hartzen ditu, zeharka eta jarraitasunez.
  • Balio humanistiko kristauek emoten deutse koherentzia eta zentzuna bizitza ikusteko eta esperimentatzeko erari. Alkartasuna, ikasleen arteko  eta honeen eta gizartearen, familien… arteko lankidetza… Eleizbarrutiko Ikastetxeetako hezkuntza-sistemaren atalak dira.
  • Irakasleen prestakuntza iraunkorra. Irakasle adituak izate aldera, Eleizbarrutiko Ikastetxeetan denpora eta ahalegina eskaintzen jako irakasleen prestakuntzari; ebaluatu egiten da eta hobekuntza dakartse eguneroko jardunean.
  • Taldean jardun daben eta hobeengandik ikasten daben persona konprometituak. Irakasle-taldeen konpromiso eta parte hartzea hezkuntza-kudeaketan, funtsezkoa da Centros Diocesanos – Eleizbarrutiko Ikastetxean eskaintzen dan osoko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko.
Comparte