EBI-ko bi ikastetxe finalistak izan dira STEAM Euskadi Sarietan

STEAM diziplinek (science, technology, engineering, arts, mathematics) aurrera egin dute arrakasta osoz Elizbarrutiko Ikastetxeen artean. Ikasleria zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak integratu dituzte haien ikaskuntzan oinarrizko konpetentziak garatzeko asmoz; oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak dira, izan ere.

Eusko Jaurlaritzak Innobasque-en laguntzarekin antolatu dituen STEAM sarietan, EBI zentroetako bi ikastetxe iritsi dira finalera: Bilboko Artxandape Ikastola eta Muskizko Somorrostro Ikastetxea. 

Sarietan 133 hautagai egon dira eta bi ikastetxeen taldeak, 4.DBH-koak direnak, finalistak izan dira 12 taldeen artean. Artxandape ikastolak “Neuronak martxan” izeneko proiektu bat aurkeztu zuen eta Somorrostrok “Las colillas de tabaco ni son semillas ni se Esfuman” izeneko proiektua. 

Comparte