EBIk plan bereziak jarri ditu abian ikasturte ziurgabe batera egokitzeko

EBI 2020-2021 ikasturte ziurgabeari aurre egiteko prestatzen ari da. Datorren eskola ikasturterako hilabete faltan, eta gerta daitezkeen aldaketak gorabehera, EBI hezkuntza sareko ikastetxeek programa berezi bat jarri dute martxan Hezkuntza zein Osasun Sailek egin ditzaketen aldaketei aurre egiteko.

Azken asteetan zehar, zuzendaritza taldeak kurtso hasierako kontingentzia planak lantzen egon dira. Lehenengo erabakiak hartzen hasi gara eta planak eta hezkuntza eremuak moldatu ditugu Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan har ditzakeen erabakietara egokitu ahal izateko.

EBI taldeentzat, izan ere, ikasturtea beste batzuetan baino aste batzuk lehenago hasiko da. Beharrezkoa izango da prest egotea hezkuntza planak COVID-19ren krisiak eragin ahal dituen eskakizunetara egokitzeko. 

Comparte