EBI ikastegiak erreferentzia dira hedabideetan

EBI sareko ikastetxe, irakasle, ikasle eta familiak, gizartearen aurrean bozgorailu pedagogiko bihurtu dira, aholku, argudio, azalpen edo hezkuntza erantzunen bitartez gaur egungo hezkuntzaren planteamenduei erantzuteko.

CF OTXARKOAGA

Beroa badator, ezta? Ba Hozteko eta Girotzeko Instalazioak gradua arrakasta itzela da. ETB Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegian izan da.

PATRONATO SANTA EULALIA IKASTETXEA

🧒🤝👩‍🦳 Ezin duzue #erreportaje hau galdu! Aspaldiko egoitzan belaunaldien arteko topaketaren laburpena da. Oso #esperientzia aberasgarria gure ikasleentzat; bestearen balioak eta ezagutza bultzatzea. Tele 7ko erreportajea.


https://tele7.tv/videos/palabras-mayores-17-05-23/

ARTXANDAPE IKASTOLA

June Gainzak eta Xabier Embunek, Artxandapeko ikasleek, Bilboko Udaleko Udal Foroan parte hartu zuten hiriko ikastegietako beste ordezkari batzuekin batera. 2030 Agendaren baitan, Bilbo hiri jasangarriagoa izateko proposamenak partekatu zituzten. Bikain, bikote!

San Felix Ikastolaren sekulako ekimena Ukrainako gudaren aurka eta giza eskubideen eta bakearen alde. Gure eskuetan dago etorkizun baketsuagoa eta solidarioagoa lagatzea.

San Felix Ikastolako ikasleek Ukrainako guda amaituteko gutunak idatzi dabez

San Viator Ikastetxea erreferentea da hezkuntza barrikuntzan, alkartruke eta nazioarteko programak, ikaskuntza kolaboratiboa edo 3D inprimaketa proiektuak ardatz bezala izanik.

San Viator ikastetxean 3Dko programea, erasmusa eta ikaskuntza kolaboratiboa nagusi

Ondarroako Arrantza Eskola barria hezkuntza proiektu indartsua da, sektorearen beharrak asetzera zuzenduta. Horrela islatu dabe hedabideek:

Ziklo barriak eta aurrerapauso itzelak Ondarroako Arrantza Eskolan

https://www.berria.eus/albisteak/223908/itsasoko-lan-gogorra-gogoko-duten-gazteak-topatzea-da-erronka.htm

Patronato Santa Eulalia Ikastetxea eta Hijas de la Cruz ikastetxea Santurtziko hezkuntza proiektu indartsuenetako batean bilakatuko dira datorren ikasturtean.

https://www.elcorreo.com/content-local/matriculacion-colegio-hijas-de-la-cruz-y-patronato-santurtzi/

Bizkaia Irratiak Somorrostro ikastegiaren proiektua ezagutu dau:

Somorrostro prestakuntza zentroko proiektuak ezagutu doguz

El Correok, kasu honetan, Artxandape Ikastolaren eredu eleanitza erakutsi dau.

INFO GEHIAGO:

https://www.elcorreo.com/content-local/artxandape-ikastola/

Gainera, Bizkaia Irratia Artxandape Ikastolara joan da eta hainbat kontu jorratu dauz irakasleekaz.

Begoñazpi Ikastolako eredua be jaso dau El Correok.

INFO GEHIAGO:

https://www.elcorreo.com/content-local/centro-recomendado-en-bizkaia-begonazpi/

Bizkaia Irratiak zapaturo, Jirabira saioaren baitan, 20 minutuko iraupena dauan tarte bat emititzen dau. EBI sareko adituen eskutik, hezkuntza gaiak aztertzen dira. Eredu pedagogikoei, irakaskuntzaren egunerokoari edo familien kezkei buruz berba egiten da, besteak beste. Baina neska-mutilen ahotsa be entzungo da, euren jarduerak, hainbat formatutan, bertsoetatik txisteetara. Gainera, entzuleek izan daikiezan zalantza hezitzaileei erantzungo jake.

2022/12/17 IPARRAGIRRE IKASTOLA / MARÍA BITARTEKO IKASTETXEA

Zer hobeto Gabonak nola prestatzen diran erakusteko, Bizkaia Irratiak Bilboko Iparragirre Ikastola eta Elorrioko María Bitarteko ikastetxeetan jaso dauazan gabon kantak baino.

Gabon-kantak, Olentzeroren etorrera eta urduritasuna nagusi 5 urteko geletan

2022/12/11 BEGOÑAZPI IKASTOLA

Aste honetan Begoñazpi Ikastolara osterea egin dogu. 2 eta 18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza daukie, eta batxilergoko lehenengo mailako ikasle eta irakasleek azaldu deuskue martxan dagoan ‘Deituak’ programa.

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Deituak programaren bidez baloreak lantzen ditue

2022/12/03 SAN FIDEL IKASTOLA

Baloreei buruzko prestakuntza, Alkartasuna eta konpromisoa funtsezko hezkuntza ardatzak dira EBIn. Horrela islatu dabe San Fidel Ikastolako ikasle eta irakasleek Bizkaia Irratian.

Gernikako gazte ugari Bizkaiko Elikagaien Bankuagaz alkarlanean

2022/11/09 PATRONATO SANTA EULALIA

Santurtziko Patronato Santa Eulaliak Bizkaia Irratian kontatu dauz instalazioen hobekuntza anitzak. Baita hezkuntza proiektua eta ikasleen sormeneko lana eta lan artistikoa ere, besteak beste.

Santa Eulalia ikastetxeak azpiegitura barriakaz hasi dau ikasturtea

2022/10/24. SAGRADO CORAZON IKASTETXEA

Bizkaia Irratiko hezkuntza saioak aurrera darrai. Oraingoan, 120 urte bete barri dauazan Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeagaz, proiektuetan oinarritutako hezkuntzagaz. Hemen azaldu deuskue:

Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeak 120 urte bete dauz

2022/10/13. Bizkaia Irratiak Nerea Begoña ikastegien zuzendaria alkarrizketatu dau. Solsasaldi interesgarria, ikasturte honetarako EBIren erronketako batzuk izan dabez hizpide.

“B2 maila egiaztatzeko ikastetxe barruko kontrolak eta neurketak beharko dira”

2022/10/08. AVELLANEDA IKASTETXEA

Hezkuntza tarteari ekin deutsegu ikasturte barri honetan, astero Elizbarrutiko ikastetxe batera goaz, eta Sodupen hasi gara aurton. Sodupeko Avellaneda Ikastetxera joan gara, euren hezkuntza eskaintza ezagutzera besteak beste. Ikasleek abestiak kantau, pianoa jo eta Inspira Steam proiektuari buruz berba egin deuskue. Eskerrik asko ikasle, irakasle eta zuzendariari.

INFO GEHIAGO:

Avellaneda Ikastetxean Inspira Steam proiektu barritzailea daukie
Comparte