Aurreko baten gogora ekarten gendun zeintzuk ziran edozein motatako hezkuntza ibilbideareen helburu nagusiak: Nor izaten ikasi, alkarbizitza eratu, ezagutzekin jabetu, ekin eta eraldatzen ikasi.
Filosofia eta hezkuntzari buruzko hausnarketa sendoak eginiko emakume baten hitzak plazaratzen dodaz:
“Hezkuntza da erabakitzen dogun puntua
mundua maite badogu, munduarekiko erantzukizuna geure gain hartzeko adina.
eta horrela hondamenditik salbatu, zeren, barriztapenagatik ez balitz,
barrien eta gazteen etorreragatik ez balitz, saihestezina litzateke.
Hezkuntzaren bidez be,
gure seme-alabak nahiko maite badoguz
gure mundutik ez botatzeko eta libratzeko
beren baliabideetara,
ez eta beste zerbaiti ekiteko aukera eskuetatik kentzea be,
guk imajinatzen ez dogun zeozer,
denboraz prestatzea mundu komun bat barritzeko”
Hannah Arendt.
Labur batuta hauxe izango litzateke EBI sareko Hezkuntza Proiektuaren enbor nagusia: gizarte barrenean alkarbizitza eratzeko trebetzen ditugun neska-mutilak. Kristautasunaren oinarritik sortutako baloreak indarrean jarrita, gizartearen onerako gehitzen dan hezkuntza proiektua.
Halan edo holan hezkuntza proiektu nagusi baten barruan, atalka edo sailka antolatu behar dira: Bihotzondoz eraturik deitzen dugun proiektuak zein adar jorratzeko eratzen dihardugu?
Proiektuaren garapenaren lehen maila oinarrizko eta ezinbesteko helburu baten atzean doa: errealitatea begiratzen eta aztertzen ikastea. Nahiz eta badirudi ezagutza nahikoa daben tresnak badoguzala, irudia zein balore eta begirada-talaiatatik egiten dogun, ez da berdina. Horregatik, ‘bihotza duten hezkuntza-komunitateak’ izenburua jarri deutsagu, errukiaren ezagutzak eta baloreak, eta ekitatea eta aukera-berdintasuna bilatzeak gure begiradari eusten deutsielako. Maila horri SENTSIBILIZAZIOA deituko deutsagu.
Inplikazio-maila handituz gero, EKINTZAra igarotzea maila bat handiagoa izango litzateke. Helburua esperientziaren bidez ezagutzea da. Pertsonekiko, errealitateekiko eta kalteberatasun-egoerekiko kontaktuak ate barri bat irekitzen dau errealitatearekiko begirada integratzeko.
Eta hirugarren maila HAUSNARTZEA izango litzateke, BALIOESTEKO: bihotzetik pasatzea, naizen ni integraletik, ezagutu dudan giza egoera neure egiteko; urrats hau Jesusen proiektuak proposatzen dizkigun balioetatik gidatuta dago guretzat, Jainko baten maitasun pertsonal eta politikotik, gizarte humanizatu eta humanizatzaile bat eraikitzea amesten eta bultzatzen duenetik.
Ekinean, pertsonei eta gizarteari begirune sorkaria, bakoitzak nolako eskuhartzea izan behar duen gizarte bizitza sendotzeko.
Proiektu honen ibilbidea Caritas eleiz erakundearekin batera eroaten dugu aurrera. Orain arte ikastetxe bakoitzaren eskariei erantzuna emanez garatu da. Beste pausu bat aurrera emateko dugu: eguneroko hezkuntza proiektuen barruan sartzea dugu erronka.
Gonbitea zabaldu nahi dugu sareko ikastetxeetako familiei ikuspegi honen bultzatzaile eta partaide izateko.