Emozino-hezkuntza eta bizikidetza-egitasmoa

“Zergaitik, zelan eta zertarako kudeatu emozinoak: ikaslearen bizi- botikina”

Umeek eta gaztetxoek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko gertaerak; eurengan emozino ugari azaleratzen da eta honeek eragin erabagigarria dabe. Emozino horreek kudeatzea identifikatzea era unean uneko erarik egokienean doitzea, funtsezko tresna bihurtu da euren osasun afektiboaren hobekuntza lortzeko.

Guzti horrek euren eguneroko bizitza hobetzea dakar: euren buruarekiko, adiskideekiko, senideekiko edo ikasketekiko.

Emozino-lotura kontzientea

Adimen emozionalari dagokionez, Roberto Aguadok 2012an sortu eban metodologia garrantzitsua da eta EBI sareko Elizbarrutiko Ikastetxeetan hedatuta dago.

Aurretik pertsonaren emozinoak identifikatzea dau helburu, arrakastara eroango dauan emozino-sistema osasungarria izan daian.

"VEC metodologia gizabanakoak dituan emozinoak antzematean, neurrikoak diran ikustean eta,
ez badira, ezinbesteko emozinoetara aldatzean datza."

Zer dira emozinoak?

Ugaztunek ingurura egokitzeko eta, holan, bizirik irauteko dabezan berezko tresnak dira emozinoak; gizabanakoaren zenbait estimuluri egokitzeko era diran erantzun psikofisiologikoak.

Emozinoak, ikerketek erakusten dabenez, gizabanakoaren egoera neurologikoan sustraitzen dira. Azken batean, zenbait estimuluri era batera edo bestera erantzutera garoezan garuneko erreakzino kimikoak dira. Esate baterako, dopaminak eragina dau poz-, euforia-egoeran eta serotoninak segurtasun-egoeran. Bata eta bestea aktibatzeak, beraz, eragin zuzena dau egoera emozionalean.

Zelan erabilten da ‘Emozino-lotura kontzientea’ metodologia?

Bizikidetza-egitasmo emozionala deitutakoari jarraitzean datza:

1. Lotura sortu eta emozinoa identifikatu:
Batzuetan ikaslea ez da sentitzen dauan emozinoa zertan datzan jakiteko gauza be. ‘Coach’ edo ‘entrenatzailearen’ lehenengo egitekoa, ikaslea sentitzen ari dan emozinoa berak sentituz identifikatzea da, hau da, ‘zer sentitzen ari da ikaslea beldur/amorru/tristura sentitzean?’.

2. Emozinoa bere egin:
‘Coach’ edo ‘entrenatzaileak’ enpatia landu behar dau. Aurrean dauana mirestea da hori lortzeko bideetako bat. Ikasleak sentitzen dauana sentitzean sentitzen dana sentituz jardun behar dau.

3. Emozinoa aldatu:
Oreka galdu daben emozino guztiek dabe “antidotoa”. Esate baterako, tristuta, segurtasunean, miresmenean edo jakin-minean doitzen da.