STEAM Azoka

“‘EBI STEAM Azoka’ ekimenak zientzia, teknologia eta artea batzen ditu”

Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak bultzatzen dauan ‘EBI STEAM Azoka’ egitasmoa urtero ospatzen da ikasleen artean STEAM jakintzagaiak sustatzeko.

Azoka zientifiko erara, ‘EBI STEAM Azoka’ ekimenak zientzia, teknologia eta artea batzen ditu eta ikastetxe guztietako eta adin guztietako ikasleei gaur egungo hezkuntzan ezinbestekotzat joten diran STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) lotutako egitasmoak aurkezteko -50 inguru- bide emoten deutse.

Bi dira egitasmo honen helburuak:

Alde batetik, ikasleen artean –neska zein mutil-, bokazino zientifikoak biztu eta suspertu eta, bestetik, azken urteetan ikastetxe eta ikastoletan ezarritako metodologia barritzaileen emaitzak, batez be egitasmo eta erronketan oinarritutako ikaskuntzaren emaitzak, agertzera emon.

"Gure konpromiso nagusia hurrengo belaunaldia egoki heztea da, mundu hain korapilatsu honi aurre egiteko gauza izan daiten"

Ikasleen egitasmoak

Ikasturtean zehar jakintzagai honeek gogotsu eta eraginkortasunez landu ondoren, ikasleek egitasmo zientifiko, teknologiko eta artistikoak aurkezten dabez: auto elektrikoak, robotak, kirol-ferulak, alegiazko errealidade tresnak, bedarra mozteko makina elektrikoak, eguzki-labeak, ilargian bizi ahal izateko soluzinoak edo irisgarritasuna hobetzeko bitartekoak, besteak beste.

Elizbarrutiko Ikastetxeak EBI sarea, Hezkuntza Sailaren lerro estrategikoekin bat, aitzindari izan da metodologia barritzaileen ezarpenean. Gainera, hezkuntzaren bidez, ikasle kritikoak, burujabeak, hausnartzeko eta mundu korapilatsu honi aurre egiteko gauza diran eta giza eta kristau balio sendoak dabezan ikasleak lortzea da bere helburu nagusia.

Beraz, gaur egun gure konpromiso nagusia hurrengo belaunaldia egoki heztea da, mundu hain korapilatsu honi aurre egiteko gauza izan daiten.