Zoragarria! Hamahiru sari First Lego Leaguen, robotika, zientzia eta teknologia uztartzen dauazan lehiaketan

EBI ikastegietan zorionekoak gara. Hamahiru sari lortu dabez EBI ikastegiek First Lego League txapelketan, Euskadiko mailan. Eskola lehiaketa zientzia, teknologia eta robotika uztartzen dauz eta Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten egin da martiaren 2an. Gainera, lau ikastetxe Estatuko finalera joan dira. Alacanten izan da martiaren 16an. Sariak ikastetxe eta ikastoletan egindako diziplina honeetan lanaren erakusgarria da.

Sagrado Corazón Ikastetxea:

– Lehiaketako 2. saria (Estatuko finalera)   #bermibotsupernova

– 1. Saria robotaren portaeran. #bermibotpolaris

San Fidel Ikastola

– Entrenatzaile onenari saria.

– Robotaren portaera.

– Baloreei saria

– First Lego League lehiaketaren 2. saria (Estatuko finalera sarrera)

Begoñazpi Ikastola

– Tree-Style: Lehiaketako 1. saria (Estatuko finalera) eta National Innovation Awards.

– Vibramusic: Proiektu barritzaileari saria. 

BeraKruz Ikastola:

–  Lehiaketako 2. saria (Estatuko finalera)

– Proiektu berritzailearen 2. saria

San Felix Ikastola

– 1. Proiektu barritzaiaren 1. saria

– 1. Baloreetan 1. saria.

EBIko lau ikastetxek parte hartu dabe First Lego Leagueko Estatuko finalean. Eta saririk egon ez arren, finalera iristea aintzatespena da. Lan bikaina, taldeok! Harro eta zoriontsu!

Euskadin, lehiaketan parte hartuko daben 57 Ikastola eta ikastetxeetik zortzi EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen kide dira.  Zehazki: 

Artxandape Ikastola (Bilbao)

Avellaneda Ikastetxea (Sodupe)

Bera Kruz Ikastola (Markina)

Begoñazpi ikastola (Bilbao)

Centro Formativo Otxarkoaga (Bilbao)

Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo)

San Felix Ikastola (Ortuella)

San Fidel Ikastola (Gernika)

Comparte