‘Jazotakoa Jaso’ bideoklip lehiaketaren sariak banatu dira, aurton, kultur aniztasuna jorratu da

‘Jazotakoa Jaso’ bideoklip lehiaketaren sariak banatu dira, aurton, kultur aniztasuna jorratu da

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeei zuzendutako Jazotakoa Jaso VII. bideoklip lehiaketako irabazleak doguz jada. Bariku honetan banatu dira Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxean egindako ekitaldian.

EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartu dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako ‘Jazotajoa jaso’ lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko lanak kulturartekotasunari buruzkoak izan dira

Somorrostro Ikastegiko ikasleei esker streaming bidez igorri dan ekitaldian, Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Rocio Luces uruguaitar jatorriko bertsolari euskadunak solasaldi bat euki dabe kulturartekorasunaren, harreraren, integrazioaren edo migrazioaren inguruan. Gainera, ikasleen itaunei erantzun deutsez.

“Orain arte, iristen diranak hartzeko irekita dekogu bihotza, baina, batzuetan, jendeak bereizi egiten dauz batzuk eta besteak. Eta hori zailtasun bat da; horregaitik, garrantzitsua da gure bihotzak irekitzea eta borrokatzea kanpotik iristen dan jendea ondo hartua sentitzeko; ez deutsagu kulturartekotasunari beldurrik izan behar“, esan dau Joseba Segura gotzainak.

HONEEK DIRA SARIDUNAK:

Epaimahaiak bideoklip onenari emon deutsan saria Bermeoko Sagrado Corazón Ikastexearentzat izan da. Bideoak ‘Ametsetan’ izenburua dau. 

Epaimahiak esan dau:

“Kantuaren bitartez adierazi dabe kulturartekotasuna eta aniztasuna. Talde handiak parte hartu dau, eta danek abesten daben bitartean, danek egiten dabe kantua janzteko dantza eta mobimentua. Azken baten ideo-kliparen teknika erabili dabe. Ikus-entzunezko hizkuntza egoki erabilita dago”.

Jakintza-alorrarteko onenari saria Artxandape Ikastolara joan da ‘Aniztasuna kulturan, aberastasuna munduan’ izenburua dauan bideogaz.

“Antzezpenaren bitartez, persona ezbardinen egoerak ondo adierazita dagoz. Aurreretxien indarra azpimarratzen da. Amaiera harrigarria da, baina oso erreala aldi berean. Gozotzeko ahaleginetan ibili barik, benetan gure artean gertatzen dana erakusteari lehentasuna emon deutsie”.

Euskeraren erabilera onenari saria Markina Xemeingo Berakruz Ikastolarentzat izan da.  Bideoaren izenburua ‘Bidea’ da.

“Idea originala izateaz aparte, ikus-entzunezko bitartekoak oso egoki landu ditue. Musikak aparteko indarra emoten deutso bideoari. Euskera aldetik ondo”.

Bideo ezagunenaren saria, online bozkatuena, Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeari egokitu jako `Harrerak’ bideoklipagaitik.

Maila bakotxeko onenari sariak:

HH: Totoy. Iparragirre Ikastola

LH: Bihotzeko harrera. Patronato Ikastetxea.

DBH: Herri koloretsuak. San Felix Ikastola.

Batxilergoa: Bizitzako istorioak. Centro de Formación Somorrostro.

EKITALDI OSOA, BIDEOAN. (EGIN KILK)

Comparte