Zientzia, apustu garbia EBIn, baita nesken artean be

Urteak dira Hezkuntza zientifikoa apustu argia eta irmoa dala EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Eta, jakina, neskak hezkuntza ardatz horren parte dira.

Emaitzak begi bistakoak dira. Neskak gehiengoa dira Batxilergoko adar zientifikoetan, eta, izan be, lehiaketa zientifikoetan parte hartzen daben talde femeninoak be ohikoak dira. 

Zientzia, umeentzat eta adin goiztiarrenetatik, errealitate bat da EBI sarean. Adibide bezala, robotika aipatu daikegu, Haur Hezkuntzatik curriculumetan integratuta dagoana ikastetxe askotan. Baita STEAM diziplinak, zeharkakoak hezkuntza plan guztietan; lehiaketa zientifikoak; Singapur metodoko matematika manipulatiboak; EBI Steam Azoka, non ehunka umek parte hartzen daben; First Lego League, non EBI ikastetxeek rol nabarmena daben… 

Baina, horregaz guztiagaz, ekiten deutsagu lanari. Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, komeni da azpimarratzea.

Comparte