Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeak hezkuntza komunitarearen erantzukizun handia erakutsi dau. Ikasle, irakasle eta ikastetxeko langileek behaketa masibo baten parte izan dira covid-19a ahalik eta gehien arakatzeko.
Osakidetzagaz lankidetzan, 900 pertsona inguruk egin eben PCR proba otsailaren 6an. Bermeon, birusak gogor jo dau eta, horregaitik, neurri berriak hartu dabez, udalerriaren egoera hobeto aztertzeko.
Bermeoko ikastetxeak, gainera, ikasle, irakasle eta langileek egun osoan zehar probak egiteko moduan antolatu eban jardunaldia.“Egunero Osakidetzagaz harremanetan egon gara eta eurak esandako neurri guztiak hartu doguz. Guk informazioa pasatzen dogu eta eurak aztertu egiten dabe. Baina ez dogu ikastetxea zarratzeko eskatu, ez dogu uste egoera horren aurrean gagozenik”, azaldu dau Amaia Basterretxea Bermeoko Sagrado Corazoneko zuzendariak.