Snoezelen ikuspegi barritzailea San Felix Ikastolara heldu da

Ortuellako San Felix Ikastolak Snoezelen ikuspegi barritzailea sartu dau Haur Hezkuntzan. Esparru pedagogiko honek txikienen estimulazio multisentsoriala bilatzen dau, eta esperimentatzera, sortzera eta imajinatzera eramaten dauz, haien pentsamendua eta hezkuntza aberasteko.

EBI sareko ikastolak eredu pedagokikoa ezarri dau ikaskuntza bultzatzeko adin erabakigarri batean, non umeak inguruan daben mundua antzematen hasten diran, eta, gainera, behar bereziak daben umeei laguntzeko.

Holan, Snoezelen gelan ikasleek ongizate eta erlaxazio egoera batera heltzea lortzen dabe zentzumenen bidez. Txoko txiki honetan zentzumenek garrantzi handia hartzen dabe, ume bakoitzaren erritmoa errespetatuz, zentzumen guztiak esnatuz eta garatuz elementu eta metodologia aktiboen bitartez.

Holan azaltzen dau irakasleak bideo honetan:

Comparte