Ohitura zaharra dan jaiak Elizbarrutiko Ikastetxeetan emoten dan hezkuntzaren ardatzetako bi batzen ditu
Elizbarrutiko Ikastetxe desberdinek Agate Deunaren bezperaren ospakizunean, Euskal Herriko jaietako polit eta sendoenetako ospakizunean, dena emon dabe. Honela gure ikasleetako askok deunari abestearen ohitura betetzen dabe, bai ikastetxeetan eta bai hiri eta herrietako kaleetatik. Euskal kulturan murgiltzen dira, Bilboko Gotzaingotzaren sareko ikastetxeak sustatzen daben moduan.
Euskal kulturaren sustapena hezkuntza ardatzetako bat da Elizbarrutiko Ikastetxeetan. Ikasgeletan egunez egun lantzen da eta honelako ospakizun berezietan gizarteagaz banatzen da. Milaka familia, auzokide, lagun eta herritarrek, ikasleek abestuko dabezan “Aintzaldun Agate Deunaren” bertsio desberdinez gozatu ahal izango dabe.
Hala be, Agate Deunaren bezperako ospakizunak badauka baita izaera solidario bat be. Elizbarrutiko Ikastetxeek lantzen daben beste ardatzetako bat. Ikasleen abesbatzak egingo dabezan urteeretan kausa solidario desberdinetarako batuko dabe dirua. Honeen artean, Manos Unidas edo Caritasen haur programetako batzuk.
Ikasleek, gainera, entsegu asko egin dabez azken asteetan zehar, ospakizun honetan inplikatzeko konpromisoa sendotzen dauana. Honela, eguraldi txarrari aurre egiteko alkartasunean eta gure kulturan.
Euskal Ohitura da #SantaAgeda bezperan abesten urtetea. Atzo gure LH6.mailakoak @EgoitzAlaiZaharren Egoitzan egon ziren eta LH2 eta LH4.mailakoak @sanctispiritus udal egoitzan, ezin ahaztu gure amuma-aitxitxeak egun berezi honetan. #BaloreenHezkuntza pic.twitter.com/YVGsdGszRP
— SCBermeo (@iscorazonbermeo) February 4, 2023
🎶La kalejira de la víspera de la víspera de Santa Ageda ha recorrido #Uribarri y el #Ayuntamiento con protagonismo para las #voces de Artxandape y otros amigos/as de nuestro entorno. Ha sido un placer disfrutar de esta tradición como cada año, cantando y al ritmo de las makilas. pic.twitter.com/muuQWOcAaa
— Artxandape ikastola (@Artxandape) February 3, 2023
🎶👏 Nahiz eta aurten asteburuan izan, euskal egutegian #SantaAgeda Eguna garrantzitsua eta aipagarria da. Kultura da, tradizioa da. Hauxe da aurtengo Santa Ageda Eguna #Begoñazpi Ikastolan. pic.twitter.com/TFB4Fh6Wkn
— Begoñazpi Ikastola (@Begonazpiikas) February 4, 2023
Patronato Santa Eulalia









Iparragirre Ikastola





