Irakurketa hezkuntzaren motorra, oinarria da. Eta ikasleen artean sustatzea, eguneroko zeregina. EBIn topera ahalegintzen gara irakurketaren gozamenak oihartzuna izan dezan ikasleen artean.
Hiru adibide:
San Fidel Ikastola. IDAZLAN LEHIAKETA. ✍️Irakurketa-idazketa giltzarria da gure proiektu eleanitzan. ‘Idazlan #Koadernoak’ bezalako ekimen eta lehiaketen bitartez idaztera eta irakurtzen partekatzera animatzen ditugu. Zorionak irabazleoi eta #LiburuarenEgun zoriontsua pasa!
Artxandape Ikastola. IRAKURKETA OHITURAK. Irakurtzeko grinak Artxandape Ikastola batzen du. #LiburuarenEguna denez gero, gure ikasle eta irakasleek beraien irakurketa ohiturak, #liburu gogokoenak eta literaturarekiko maitasunaren zergatia azaldu dizkigute. #LiburuarenEgun zoriontsua pasa!
Begoñazpi Ikastola: IRAKURLE ONAK. Hezkuntzan, motibazioa da oinarri nagusia. Horixe da, LHn irakurle onak aintzat hartzeko dogun xedeetako bat. Horregaitik, ba, ikasleek ikas-agiria jaso eta irakurketaz goxatuko dabe.