Ikaskuntza eta Zerbitzua: herritar globalak izaten ikasi

Azkenengo bi edo hiru hamarkada honetan munduaren ikuskera hedatu egin da. Zelan ez ikaragarrizko eragina izan dau pertsona eta bere nortasuna eratzeko prozesuan. Honen ondoren garrantzizkoa izaten doa zelan bideratu hezkuntza prosezuak garenak izateko gizakiok garen atal guztietan, ikuspegi integrala gogoan hartuta.

EBI sarearen egiteko nagusia dogu erronka hau, eta horretan dihardugu tipi-tapa. Bizi dugun ingurugiro honetan ezinbestekoa ikusten dogu dala ikasteko trebetasunak sendotzea, bizi garean mundua ulergai izan daiten, ondoren haren aldaketa bideratzeko. Eta, zelan egin? Horregaitik hezkuntza ibilbidean baloreak proposoatzea eta oinarritzea ezinbesteko helburua dogu.

Gure ikastetxeetan bat egiten dogu ezaugarri honeekin: IKASTEN IKASI, SOZIAL ESPARRUAN IZAN eta HEZITZAILEEN ROLA.

Ontzat emoten dogu erronkei aurre emateko ikasleek eurak antolatuko dabela ibilbidea, baina gogoan hartuta gizarteko hainbat proiektuekin bat egiten dogunean, onura eta solidaritza sustatzeko eta indartzeko dala. Hau da, zeren bila doa erronkaren helburua? Giza bizitza eta alkar bizitza indartzeko jarrera sozialak sustatzeko.

Zelan gauzatzen dogu apostu hau? Lehenengo ikastetxe bakoitzaren ezaugarrien arabera, hau da, adin bakoitzari helburu eta ekintza egokiak aukeratuta, eta bigarren non kokatuta dagoen edo ingurugiroaren neurrira.

Adar nagusi bi ditu: bata ikastola bakoitzaren barrenean beste ikasleen aldeko ekintzak eratuz, beste bat inguruko erakunde, elkarte sozialekin lotura sortuz ekintza solidarioen bitartez, eta elizbarrutiko erakunde nagusiarekin Caritas-ekin «Bihotzondoz eraturik» goiburuarekin bat eginik bolondres edo sentsibilizazio ekintzak martxan jarrita.

Amaitzeko gogora ekarri nahi dut 1923an jarri zen Umeen Eskubideen Agiria, eta bertan proposatzen zen:

“el niño y niña ha de ser educado en el sentimiento de que

ha de poner sus mejores cualidades al servicio”.

Atzokoa gaurkora dator deika, oraindino betebehar ugari doguzalako.

Comparte