Hezkuntza eta kulturagaz konpromisu handia agertu dauan Angel Mari Unzueta, Bilboko Bikario Nagusi ohia, azaroaren 14an hil zan. Bere heriotzak tristuraz beterik itzi gaitu.
Beragaz izandako hartuemonean eta bizitzaren ibilbidea osotzeko izan eban estiloari esker, bere ezaugarri batzuk ageri-agerian itzi euskuzan. Euren artean, ondoko hirurak azpimarkatu gura izango neukez:
Lehenengoa, gizon apala, hurbila, euskal kultura eta hezkuntzagarenganako jakituria eta maitasuna agertzen ebana. Bigarrenez, Jaikoak eguneroko bizitzan konpromisurako egindako deia onartu eban . Eta hirugarrenez ,partaide zan lan taldeetan, entzuteko gaitasuna eta alkarrizketarako joera agertzen eban.
Agur Angel Mari, zure hutsunea gure bihotzetan geldituko da baina zure mezuak gogoan izango doguz.
Goian Bego. Egun Handira Arte!
Nerea Begoña. EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen arduraduna,