Bilboko Artxandape Ikastolak STEAM Euskadi saria jaso du ikasgaiak lanbide bihurtzen dituen metodologia berri bategatik

  • Gaur goizean jaso du saria Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren eskutik
  • Hezkuntza eredu berritzaileak, zientzia eta teknologiaren bidez benetako arazoei benetako konponbideak bilatzea ahalbidetzen die DBH 3. mailako ikasleei, gainerako ikasgaiak integratzeaz gain.
  • Ikasleek enpresa bat erreproduzitzen dute konponbide teknologikoa merkaturatzeko.

BILBO, 2020ko azaroaren 18a. Artxandape Ikastolak proiektu berritzaileenaren STEAM Euskadi saria jaso du, ikasgaiak lanbide bihurtzen dituen metodologia berri baten sorkuntza eta integrazioari esker. Proiektu honetan, ikasleek benetako arazoei konponbideak bilatu behar dizkiete curriculumean txertatutako konpetentzien bidez.

Bilboko ikastola ikastetxe, unibertsitate eta elkarteek aurkeztutako beste 133 proiektu berritzailerekin lehiatu da, eta hezkuntza zientifiko-teknologikoko praktika onenak aitortzen dituen saria jaso du, unibertsitatez kanpoko zentroen kategorian.

Sariak, STEAM zientzien (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak, ingelesezko sigletan) inguruan irakasleek eta ikasleek egindako lana balioan jartzen du. Sari-banaketa gaur goizean egin da Euskadiko Artxibo Historikoan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren presentziarekin.

Bigarren Hezkuntzako irakasle-taldeak sortutako proiektu metodologiko berria, ‘Neuronak mArtxan’ izenekoa, ikasleak motibatzeko eta ikaskuntza praktikoa sortzeko beharretik sortu da, neska-mutilak inplikatzeko eta ikasgai bakoitzean ikusten dituzten edukien erabilgarritasuna ikusarazteko.  Hezkuntza-proiektua, zehazki, DBHko 3. mailan gauzatzen da ikasturteko azken hiruhilekoan.

Enpresa bat sortzen dute

Horrela, eredu pedagokikoak tematika bat proposatzen du, gai orokor bat, eta ikasleek arazo errealak bilatu beharko dituzte, hauei teknologiaren bidez irtenbide errealak emateko. Horretarako, prototipo bat sortu behar izango dute, eta baita enpresa bat ere.

Adibidez, planteatutako azken gaietako bat etxea izan zen,  bost neska-mutiletako taldetan antolatu ziren ikasleak, arazoa finkatu eta erantzunak aurkitu zituzten txorrota automatikoki ixteko eta ura alferrik ez xahutzeko, baita asmatu zituzten euria hasten duenean zabaltzen diren esekitoki automatikoak ere. Irtenbidea irudimenaren eta ‘arduino’ teknologia errobotikoaren bitartez iritsi zen.

Era berean, edukiontziak elektronikoki  irekitzeko eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko irtenbideak aurkitu zituzten, baita maskotak leihotik ez erortzeko sistemak edo  ume bat baloi baten atzetik korrika ateratzen bada harrapatua ez izateko mekanismoak ere, adibide batzuk aipatzearren.

Hiruhilekoan zehar, eskola taldeek planteatutako materiak curriculumean aplikatu behar dituzte, proiektu bat garatuz. Horrela, arazoari konponbide teknologiko bat bilatu beharko diote, matematika, fisika, estatistika aplikatuz,  eta testuinguruan kokatu eta benetako arazoa den egiaztatu –gizarte-zientziak sartzen dira hor–, baita bideragarritasun eta marketin-proiektu bat garatu ere, merkatuan jartzeko. Horrela, Artxandapeko neska-mutilak matematikoak, ingeniariak, historialariak, ekonomistak eta publizistak bihurtu dira.

 “Diziplinen arteko proiektuak dira, matematikatik ingelesera, eta ikasleen potentziala ahalik eta gehien garatzen dute, oso motibatuta lan egiten dute” dio Amaia Landajo Artxandape Ikastolako irakasleak.

Irakaslearen arabera, neska-mutilen kontzentrazioa erabatekoa da ikasgai bakoitzean, “ikasgaia enfokatzen dutelako, gelan ikasten ari direnari erabilgarritasuna aurki diezaioketela dakitelako“.

Ikasleek garatzen duten talde-lana, berrikuntza metodologikoa eta hezkuntza proiektu honek atxikituta dituen zientzia eta teknologia, zeresan handia izan dute Bilboko ikastolak jaso duen berrikuntza sarian.

Irakasleei dagokienez, irakasle tradizionala izateari utzi eta taldeen entrenatzaile edo “coach” bihurtzen dira. “Hobeto prestatutako ikasleak behar ditugu, urteekin profila aldatu da, eta, horregatik, irakasleek ere aldatu behar izan dute”, azaldu du Landajok.

Comparte