EBI zentroek ikasgeletara itzulzeko jarduketa planak amaitzear dituzte

EBI sareko elizbarrutiko ikastetxeak lanean ari dira egunotan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarraibideak ezartzeko eta ikasgeletara ahalik eta seguruen itzultzeko.

Izan ere, EBI zentroek martxan jarriak zituzten kontingentzia planak datorren ikasturteari begira, Eusko Jaurlaritzak pasa den ekainean adierazi zuenez. Orain, etxerako lanak eginda, erlojuaren kontra ari dira lanean, Hezkuntza Sailaren azken ekarpenak egokitzeko.

Horrela, lehentasunezkoa da Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBH lehen zikloko ikasleen sarrera, eta, horretarako, planak egokitzen ari dira, honako hauen inguruan: kontaktuen mugaketa, prebentzio pertsonalerako neurriak, kudeaketa, protokoloak kasu positiboak detektatuz gero, eskola-garraioa edo eskolaz kanpoko ekintzak.  

Hurbileko kontaktua saihesteko konponbideen artean, EBI zentroak udaleko eta parrokietako lokalez baliatuko dira segurtasun distantzia bermatzeko, hainbat udalekin eta Bilboko Elizbarrutiarekin kudeatu ondoren.

Gainera, komunikazioa funtsezkoa da une honetan. Horregatik, ezarritako neurrien berri ematen ari zaie eskola-kontseiluei eta familiei.

Comparte