EBI ikastetxeak, ‘Eleiza Hezkuntzan’ kongresuan

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ordezkaritza batek (besteak beste, zuzendari askok osatua, eta Joseba Segura Bilboko gotzaina buru ebana), parte hartu eban  pasa dan zapatuan, otsailak 24, Madrilen, “Eleiza Hezkuntzan: presentzia eta konpromisoa” kongresuaren azken saioan.

Kongresua, Espainiako Gotzainen Batzarreko Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatua, urriaren 2an Bartzelonan hasitako lan prozesu baten ondoren heldu da azken bilerara.

Hezkuntza kongresua Bilbora be iritsi zan urrian. Otxarkoaga Prestakuntza Ikastegian egindako jardunaldi batean, Lanbide Heziketa eta ikastetxe kristauek ikasketa horietan daben zeregina aztertu ziran.

Kongresuak hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea eta gogoeta bateratua bultzatu dauz. Denpora tarte horretan, bederatzi esperientzia panel garatu dira, aukera emon dabenak hezkuntzako hainbat arlotan garatzen diran 78 proiektu aurkezteko.

Holan, Joseba Segura gotzaina Lanbide Heziketako lan taldearen buru izan da. Berton, nabarmendu dau hezkuntza katolikoak bere izaera mantendu dauala “humanitate eskola” bezala, Frantzisko Aita Santuak eskatzen dauanez.

Informazio gehiago:

Comparte