EBI sarea Erasmus+en murgilduta dago, hezkuntza arloan mugikortasuna eta alkarlana sustatzeko Europar Batasunak diseinatutako programa; aukerak eskaintzen deutsez hainbat herrialdetako ikasle, irakasle eta hezkuntza langileei.
Adibidez, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeko ikasleak Tesalonican dagoz, Grezian, non esperientzia ezin hobea hasi daben Islahane zentroko kideekaz.
Ikasleentzako abantailak ugariak dira. Erasmus+ek ezagutza akademikoak zabaltzeko aukera emateaz gain, egokigarritasuna, tolerantzia eta komunikazioa bezalako trebetasun pertsonalak indartzen dauz.
Holan, adibidez, Bermeoko ikasleek jantzigintzari eta modaren ingurumen-inpaktuari buruz hausnartzeko dinamika bat hasi dabe.
Urtero, EBI ikastetxeetako 200 ikasle inguru atzerrira joaten dira Erasmus + ekimenari esker, eta, aldi berean, ikastetxe eta ikastolek atzerriko herrialdeetako beste hainbeste ikaskide hartzen dabez.