`Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea´ Jazotakoa jaso bideoklipen IV. lehiaketarako gaia

Laugarren urtez jarraian, martxan da bideoklipen lehiaketa EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko 16 ikastetxeetan. 2021ean, Bake eta Konfiantzaren Nazinoarteko Urtean, Bilboko Eleizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia hauxe da: “Bakea, bizikidetza eta adiskidetzea”. Ikastetxe bakotxak, gai hori eguneroko bizitzan zelan gauzatzen dauan azaltzen dau bideo laburrean. Derrigorrezkoa da ikus-entzunezko lan horreek taldean egitea. Galo Bilbaok (Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko saileko arduraduna), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazinoko zuzendaria) eta Fernan Gorrotxategik (Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Saileko kidea) osatutako epaimahaiak martxoaren 26an iragarriko ditu irabazleen izenak. Guztira, 32 bideoklip aurkeztu dabez eta gaur hasiko dira online botoa emoten, jentearen gustukoena aukeratzeko. Bideo guztiak esteka honetan.

Epaimahaiko kideek, ondorengo honeek baloratuko dabez, besteak beste: talde-lana, erabilitako euskeraren maila, jakintzagaiak buztartzea, originaltasuna, ekoizpenaren kalidadea eta ikus-entzunezkoen erabilera, hizkera barneratzaile eta zuzena, gidoiaren kalidadea eta eleizbarrutiko elementuak txertatzea.

Osasun-egoerak hobera egiten ez badau, sari-banketa online egingo da, iazko ekitaldian egin zan lez.

Comparte