Argi dago, baina Loaren Munduko Egunean ondo lo egitearen garrantzia azpimarratzen dogu. Atseden hartzea eta indarberritzea da, egunarekin deskonektatzea esan nahi dau, pilak kargatzea, norbere buruagaz lasaitzea. Loa ohitura garrantzitsuenetako bat da txikientzat. Hona hamen aholku batzuk:
- Ezarri ordu bat umeak lo egitera joan daitezan, eta lagundu aurretiko errutina batzurekin.
- Asteburuetan, oheratzeko eta esnatzeko orduak eskola-egunekoaren antzekoa izan behar dau, gehienez ere ordubeteko aldeagaz.
- Oheratu aurreko orduak lasaiak izan behar dira.
- Haurrek ez dabe goseti oheratu behar.
- Egunean zehar, umeek aire zabalean jolastu behar dabe eta jarduera fisikoak egin, errutinaz.
- Umearen logela lasaia izan behar da, hobe iluna bada eta zaratarik gabekoa.