Artxandape Ikastolak STEAM Euskadi Saria irabazi du

Artxandape Ikastolak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko STEAM Euskadi Saria irabazi du, hezkuntza zientifiko-teknologikoaren arloan jardunik onenak saritzen dituena. DBH-ko zenbait ikaslek egindako Neuronak Martxan proiektua,‘Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek sustatutako ekimen berritzaileena’ kategorian aintzatetsia izan da.

STEAM ekimenak zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika, artea eta humanitateak uztartzen ditu eta haren xede nagusia zientzia eta teknologia bokazioa piztea da. Bilboko Elizbarrutiko Ikastetxea sarietara aurkeztu ziren 133 hautagaien artean 12 finalistetako bat zen. Aurkeztutako proiektuak, ‘Neuronak Martxan’, STEAM-ek sustatzen dituen berrikuntza eta hezkuntza zeharkakotasunaren ezaugarriak biltzen ditu, horregatik sariak Uribarrirainoko ibilbidea egin du.

Artxandape Ikastolako ikasle parte-hartzaileek Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren zorionak jaso dituzte, egindako ahalegina eskertu die eta “Euskadi lurralde berritzaileagoa izan dadin egindako ekarpena” nabarmendu die. Sarien irabazleen aintzatespen-ekitaldia azaroaren 18an egitea aurreikusi da.

Comparte