EBI hezkuntza sarea berriz ere inplikatu da memoriaren erreparazioan eta bizikidetzan

Hezkuntza taldea aitzindaria izan zen azken hamarkadetan herrialde honek jasan duen indarkeriari buruzko eztabaida ikasgeletara eramaten eta, orain, azaroaren 10ean ospatzen den ‘Memoriaren Egunaren’ inguruan, ikasleek, irakasleek eta hezkuntza komunitate osoak, gogoeta espazioak eta elkarrizketak berreskuratzen dituzte bizikidetza bateratzailea eraikitzeko.

 ‘Atzera begiratu aurrera jarraitzeko’ lelopean, Gogora, Memoriaren Euskal Institutuak, Memoriaren Eguna ospatuko  du, ikasgeletan ere memoriaren ahalmen pedagogikoa balioan jartzeko.

EBI zentroetako zenbait ikaslek gure gizarteak oraintsuko historian jasan duen indarkeriari buruzko proiektuak eta espazioak (Memoriaren Plaza) abian jarri dituzte. Horrela, beste belaunaldi batzuen hainbat testigantza, esperientzia eta bizipen ezagutzen dituzte.

Hala egin dute, gainera, 2016. urtetik. Urte horretan, Begoñazpi Ikastolak Gazte Role Model saria eman zien Sara Buesari, ETAk erahildako Fernando Buesa euskal buruzagi sozialista eta lehendekariorde ohiaren alaba, eta Pili Zabalari, GALek bahitu, toruturatu eta hildako Joxi Zabalaren arreba.

Horren ostean, Bilboko ikastolak Memoriaren Egunaren ospakizuna bultzatu zuen zentroan, Gogora Institutuaren eskutik, Word Cafe baten bidez. Ekimen aitzindaria izan da ikasgeletan azken hamarkadetako historia, indarkeria eta memoriaren erreparazioari buruz hitz egiten.

Comparte