Laneratzea eta enplegagarritasuna

“EBIn, orientazinotik laguntzen deutsegu ikasleei euren laneratzean”

EBIko lanbide heziketarako ikastegiok, lan-orientazinotik, ikasleak lan-merkatuan txertatzeko lana egiten dogu.

Lan-merkatuan txertatzeko prestatzen diharduen ikasleei lan-orientazinoa eskaintzen deutsegu. Kualifikazino profesional gutxi edo kualifikazino profesionalik ez daukien taldeakaz be jarduten dogu, Lanbide Lanerako Euskadiko Zerbitzuagaz lankidetzan. Erakunde bion artean Orientazino profesionalerako ikastaroak eta zerbitzuak martxan jarten doguz langabezian dagozan pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko edo lana hobetzeko.

Laneratze mailak altuak dira.

Garatzen doguzan heziketa-jardueren enplegagarritasun-tasak laneratze-maila altuetan dagoz.

  • Eskaintzen doguzan zerbitzuen artean, bakarka eta taldeka egiteko jarduerak jasoten dira, besteak beste:
  •  Lanbideko tramite administratiboak, esate baterako altak eta barritzeak
  • Eskariaren aldaketa eta eguneratzea Lanbiden
  • Bitartekaritza, geure lan-burtsa eta lan-eskaintzakaz
  • Heziketa-ikastaroak: geureak, Hobetuz, Lanbide
  • Curriculuma eta aurkezpen-gutunak diseinatu eta hobetu
  • Lan-alkarrizketen eta aukeraketa-prozesuen entseguak
  • Interneteko tresnak lana bilatzeko
  • Informazino eta jarraipenerako saioak lana bilatzeko

“Lanbidegaz alkarlanean jarduten dogu gure ikasleen laneratzea ahalbideratzeko”

EBIko LHrako ikastegiak Enplegurako Agentzia Pribatu dira

EBI ikastetxeen eta Administrazino publikoaren arteko harreman estuari esker, emaitza onak izan doguz ikasleentzat, abantaila ugari dabez-eta:

  • Hartu-emona: ikasleek lan egingo dauan sektorea ezagutzen dau.
  • Sarbidea: lan-merkatuan sartzeko bidea eskaintzen jake.
  • Gaitasuna: euren kualifikazino profesionala hoetu egiten da, enpresen
    beharrizanei egokituz.
  • Lankidetza: espresak zuzenean konprometitzen dira heziketagaz.
  • Ezagutza: irakasle eta irakaskuntza arloko beharginen, Administrazino
    publikoaren eta enpresen arteko hartu-emona sustatzen dogu.

Enplegurako Agentzia izanda, Enplegurako zerbitzu publikoakaz koordinatuta, EBIko LHrako ikastegietan lan-bitartekaritzarako jarduerak garatzen dira, langileei euren ezaugarrientzat egokia dan lana eskaintzeko eta lana eskaintzen dabenei euren eskakizun eta beharrizanetara egokitutako langileak aurkezteko.

Gainera, lana bilatzeari lotutako jarduerak garatzen dira, esate baterako, orientazinoa eta informazino profesionala, eta baita langileen aukeraketari
lotutakoak be.

Zerbitzu barri hoegaz, interes handiko gaian eragiten da, gaur egungo lan-egoera benetan gatxa dalako eta lanpostua jadesteko ezinbestekoa dalako
gaur egun enpresa gehienek erabilten dabezan bide eta izapideak.