Askotariko perfilak dabezan ikasleak dagoz gure geletan eta dalako ikasle horreei banan-banako arreta eskaini behar jake oinarrizko gaitasunak jadetsi daiezan.
Aniztasunari arreta eskaintzeko egitasmoak jasoten dituan hezkuntza jardueren xedea, adiera zabalean, ikasle guztien beharrizanei aurrea hartu eta erantzuna emotea da. Guzti horrek ikasle bakotxari begira beren-beregi eta neurrira jokatzea eskatzen dau, eragile pertsonal edo sozialak -gizarte-kultura mailan izan daitekezan desabantailak, gaitasun altuak, hizkuntzaren ulermena, komunikazinoa, hizkera, desgaitasun fisikoa, psikikoa, sentsoriala, nortasunarena…- kontuan hartuta.