Markinako Berakruz Ikastola, ingeleseko azterketak online egiten dauazan lehen ikastetxea

Markinako Berakruz Ikastolak ingeleseko ikastetxe aztertzaile ziurtagiria eskuratu dau LanguageCert enpresaren bitartez. Horrela, Bizkaian azterketa ofizialak online egin ahal dauazan lehen ikastetxea da.

PeopleCert taldeko, LanguageCert International ESOL (English for Speakers of Other Languages) ziurtagiria, ingelesari buruzko ezagutzak baliozkotzeko esparrua da.

Language Cert ingeles hizkuntzako herrialde desberdinetako azterketen erregulazioa eta bermea ziurtatzeko helburuarekin sortutako erakundea da, Trinity bezala.

Ingeles mailen bateraketaren ondoren, erakunde orok emandako titulazioa baliokidea da Europan.

  •  A1- Preliminary
  • A2- Access
  • B1- Achiever
  • B2- Communicator
  • C1- Expert
  • C2- Mastery
Comparte