L.H.ko ikastegi hau 1955. urtean sortu zen, Zeanuriko herriarekin eta baita Santa Maria eta Santiagoko parrokiekin lotura estu-estua zuten pertsona batzuen laguntzaz. 1968. urtean gaur egungo eraikuntzan kokatu zen, izen bereko Zulaibar auzoan.
Hasieran, eskolaren helburu behinena hauxe zen: hurreneko enpresetara sartzen ziren inguruko langileei gutxienezko lanbide-kualifikazio bat ematea euren lana duintzeko. “Escuela de aprendices” zeritzan hasieran eta hemen ikasleek, lehen ikasketak amaitu ondoren, hiru urteko prestakuntzaz OFIZIALIA titulua lortzen zuten Erregulatze, Tornu, Fresatzaile, etabarreko espezialitateetan. Geroxeago (1970. urteko legea) L.H. I eta L.H. II jarri ziren Delineazioa, Elektrizitate/Elektronika eta Administratiboko espezialitateak gehituz.
Gaur egun Arratia Haraneko L.H. ko ikastegi bakarra dela esan dezakegu, Eusko Jaurlaritzako ikastegi integratuen SAREAN egoteaz gain, ondoko hauekin kolaboratzen du zuzenki: Lan Sailarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, HOBETUZekin, Enpresekin eta inguruko Udaletxeekin.