San Felix Ikastola kudeaketa-maila bikaineko ikastetxea da: urrezko A eta Berrikuntzako Euskal Saria duen ikastetxe bakarra, 4 jardunbide egokirekin: hezkuntza-erronka berriak, hezkuntza-espazio berriak, hezkuntza-deskontaminazioa ikasgeletan eta, azkenik, berrikuntza integrala kudeaketan.
Zentro honetan proiektuen araberako lana ezarri da Harvarden ulermenaren esparrutik (Project Zero). Zentro ezberdina, libururik gabea, non proiektu guztiak zentroko profesionalek egiten dituzten, Harvardeko Unibertsitateko espezialisten berrikuspenarekin batera.
2017tik, kudeaketa aurreratuaren euskal berrikuntza saria du, eta, 2015etik, kudeaketa aurreratuaren urrezko aitorpena.
San Felix Ikastolak zentro teknologiko aurreratuaren ziurtagiria du, eta konfiantzaren sistema pedagogikoa ezarri du txikienen artean. Horretaz gain, ikastola hau LEK zentro bat da, Lotura Emozional Kontzientearen siglak eta etwinning school izandatua.