Sagrado Corazon Ikastetxearen helburu nagusia, sendiekaz alkar lanean, ikasleen garapen orokorra da, bere gaitasunak sustatzen, alderdi guztiak kontuan hartuz, bai garapen pertsonalarena zein konpetentziena, prozesu guztian ikaslea bera izanez benetako protagonista.
Kristau eta humanista jatorrizko , balioetan oinarrituta, ikasleok gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko etorkizuneko aldaketa eragileak izan daitezan. Gure asmoa ikasleak balio honeek ezagutzea eta euretan jardutea da.
Ikastetxean lan egiten dogunok, hurbitasunetik, laguntzatik eta arretatik abiatuta, horretan lagundu egiten dogu gure aldetik konpromisoa eta inplikazioa
jarriz, barrikuntza oinarrietariko bat dogularik.
Ikasle bakoitzaren berezitasun eta ezaugarriak errespetatuz, irakasleak bere beharrizan eta ikasketa erritmoetara egokitzen da.