Irakaskuntza eleanitza

“Hizkuntza-ikaskuntzarako egitarau dinamikoetan parte hartzen dogu.”

EBI sareko ikastetxeetatik irakaskuntza eleanitza sustatzen dogu, ikasleak askotariko eremuetan moldatu daitezan eta beste errealidade eta kultura batzuk ezagutu daiezan.

Gure ikastetxeetan ohiko hartu-emonean nagusi dan euskera da eleaniztasunaren aldeko apustu honen ardatz nagusia. Dana dala, ingelesa
goiz sartzearen aldekoak
gara eta hori era dibertigarrian, zentzumen anitzen bidez eta eraginkortasunez egiten saiatzen gara, ikasleak ikasteaz gozatu daian.

Horretarako, askotariko metodologiak lantzen doguz, esate baterako: Jolly Phonics, Amco, Artigal metodoa edo Time For Speaking ekimena, guztietan azpimarratzen dalarik, era atsegingarri eta dibertigarrian, txikien artean be, ahozkotasuna, ahoskera eta ingelesaren erabilera praktikoa.

Hizkuntza-egitasmoaren barruan, hainbat irakasgai ingelesez emoten dogu, geletan sorterriko irakasleak sartzen doguz eta Europar Batasunetik bultzatutako egitasmoetan parte hartzen dogu.

Time For Speaking

Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean orain dala urte batzuk sartu zan egitasmo honen eraginez, emaitza bikainak lortzen dihardugu. Oso ondo presatutako ingeleseko irakasleez gainera, sorterriko laguntzaile bat dogu atzerriko hizkuntzako geletan. Sorterriko laguntzaile bakotxak zera dakartse ikasleei: atzerriko hizkuntzaren benetako erabilera, bere kulturaren eta esperientziaren ezagutza jatorragoa. Honan, Lehen Hezkuntzako ikasleak aldia amaitzean Cambridgeko A2 titulua lortzeko eta DBHra pasatzean hezkuntza hirueleduna
jasoteko prest egotea da helburua.

"‘Jolly Phonics’ egokia da haurrek letren soinuak ikasi daiezan, eta hitzak ahoskatzen laguntzen
deutse ikaskuntzaren hurrengo aldira eroateko."

Jolly Phonics

Ingelesa lehenengo hizkuntza lez ikasteko metodo ofiziala da Erresuma Batuan. Zentzumen anitzak erabiliz era dibertigarrian ikasten da. Metodo hau haurrentzat da eta “synthetix phonics” dalakoen bidez hitz egiten eta idazten irakasten jake. Gainera, asko motibtzen ditu ikasleak zein irakasleak, ikasleek bizkor ikasten dabela ikusi daikie-eta.

Lau eta hamaika urte bitartek ikasleakaz erabilten da “Jolly Phonics” ikaskuntza-egitaraua.

Ikasturtez ikasturte garatzen dan egitarau jarraitua da, aurreko fonemen irakaskuntza ortografia, gramatika eta puntuazino kontzeptu gehiagorekin zabalduz. Ikasturte bakotxean, irakaskuntzarekin batera, azterketa eta aurreko urteetan irakatsitako gaien etenbako finkatzea egiten dira. Umeei gramatika eta puntuazinoari dagokiezan oinarrizko kontzeptuak be irakasten jakez, euren
adinerako egokiak diran definizino bakunekin hasiz; definizino honeek mailaka garatzen dira gero ikasturte bakotxean. Zentzumen anitzak jarten dira jokoan irakaskuntzak, jarduerekin eta koloreen kodifikazinoarekin, umeek hizkuntzak zelan funtzionatzen dauan hobeto ulertzen laguntzeko.

EBI sareko ikastetxeetan punta-puntako irakaskuntza-egitarau hau garatzen dihardugu, Eleizbarrutiko ikastetxeen ikasketa-planen helburu guztiak betez.

El programa de aprendizaje Jolly Phonics va desde los 4 hasta los 11 años.

‘Artigal’ metodoa
Josep Maria Artigal irakasleak garatutako ‘Artigal’ metodoa ipuinez eta antzezlan txikiez baliatzen da Haur Hezkuntzako ikasleek hizkuntza konturatu gabe barneratu daien.

Ipuinen antzezpen aktiboaren bidez eta euskarri bisual barik, umeek ekintzak eta hitzak koordinatzen dabez. Ipuinetako protagonista bihurtzen dira eta, bide batez, ahozkotasuna eta ahoskera praktikatu eta hitzak ikasten dabez.

‘Amco’ metodologia
‘Amco’ metodoak osoko hezkuntza-erantzuna eskaintzen dau ingelesaren ikaskuntzarako. Sormena, motibazinoa, ikerketa eta lankidetza nabarmentzen dabezan estrategiez baliatzen da irakaskuntzarako, kritika eta hausnarketa, problemen planteamentu eta ebazpena, adimena eta sormena suspertuz. Hain zuzen be, ikasleek ingelesa euren ama-hizkuntza izango balitz lez erabiltea eta
hitz egitea da metodo honen helburua.

Horetarako, metodo honek egitasmoak, eguneroko ohiturak, ikaskuntza kooperatiboa, pentsamentu-ohiturak, teknologia edo bitarteko bisualak erabilten ditu, besteak beste.

Europar egitasmoak
EBI sareko ikastetxeetan europar mailako era askotako hainbat egitasmo garatzen dabe. Baliagarri dira ikasleentzat ingelesa praktikatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko eta beste herrialde batzuetako ikastetxeetako ikasleekin ingelesez hitz egiteko. Hainbat formatutan, hainbat adinetako ikasleentzat ezartzen dira.

Besteak beste, ‘Erasmus +’ egitasmoa dago hedatuta. Europar egitarau honek beste herrialde batzuetako ikaskideekin askotariko gaitasunak lantzeko aukera emoten deutse ikasleei (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa). Ikasleak Europako hainbat lekutara joaten dira egitasmoak martxan jarteko.

eTwinning: Europar egitasmo honen bitartez, Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek, Besteak beste, Erresuma Batuko, Finlandiako edo Italiako ikaskideekin online batera jarten dabezan egitasmoak lantzen dabez. Hartu-emona ingelesez izaten da eta landutakoa gauzatzeaz batera, Europako beste leku batzuetako kultura ezagutzen hasten dira.

Comenius: Haur eta Lehen Hezkuntza etapen alkarketa aldeaniztuna Europako ikastetxeekin, herrialde desbardinetako inguru eta kulturak blogen eta batera lantzen diharduen egitasmoari lotutako hainbat jaruderen bidez ezagutzeko eta batera jarteko.

Ikasle-trukeak: Honeen bidez, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek dalako hizkuntza (ingelesa, frantsesa…) beste herrialde batzuetan erabilteko aukera dabe eta, aldi berean, adin bereko ikasleekin bizipenak konpartitzen dabez. Normalean, neska-mutilek astebete igaroten dabe beste herrialde batean eta, ondoren, ikaskide horreek beste astebete igaroten dabe gure
etxeetan. Atzerriko hizkuntza praktikatzeaz gainera, ikasle-trukeari esker neska- mutilek bizi-esperientzia berezia bizi dabe.

Egonaldiak atzerrian: Ingelesaren erabileran sakontzeko, EBI sareko ikastetxeek egonaldiak antolatzen dabez Europako edo Estatu Batuetako beste herrialde batzuetan.

ESKOLAZ KANPOKOAK: Eskolaz kanpoko jarduerak programatzean, curriculuma sendotu eta aberastu egiten da hizkuntzen arloan. Eskola ofizialen bidez garatzen da, ikasleak kanpoko probetarako –FIRST, DELF, EGA- prestatzeko helburuagaz. Ingeleseko irakasleak, normalean, sorterrikoak dira eta, era berean, Haur Hezkuntzan be laguntzen dabe.