Pastoraltza: Balioak sustatuz

“Lagun hurkoa maitatuz eta mundu zuzenagoaren eraikuntzan lagunduz bizi.”

Balioak bizi egin behar doguz; esperimentatuz ikasten eta barneratzen dira. Hori dala-eta, bizipenetan oinarritutako pastoraltza suspertzea da gure helburua. Pastoraltzan, beraz, eremu eta prozesuak sortu nahi dira, ikasleek ebanjelioko balioek (lagun hurkoarenganako maitasunean bizi eta mundu zuzenagoa eraikitzen lagundu) guregan eta gizartean daben eraginaz jabetu daitezan.

Ikaskuntza eta zerbitzua

Metodologia honek, alkartearen hobekuntzaren zerbitzura jarten dau curriculum-ikaskuntza. Ikastetxe eta gizarte erakundeok indarrak batzen doguz, sormenetik, ikaskuntza-eremu desbardinak proposatzeko, ikasleak bere bizitzatik ikasi daian, desbardintasunezko benetako egoeretara hurreratuz, bideragarriak diran partaidetza-aukerak aztertuz eta egitasmo eraldatzaileen
eragile eta buru izanez.

"Herritar jakitunak, arretatsuak eta, alkartasuna eta guztion ona bilatuz, inguruaren eraldaketan
konprometituta dagozanak sustatu gura dituan metodologia."

Hazkunde pertsonal eta barnekotasunerako eremu eta prozesuak

Banan-banako hezkuntzaz eta aniztasunean arreta jarteaz dihardugu. Pastoraltzan, kezka eta sentsibilitate desbardinei erantzutea da xedea. Taldean fedean hazteko ibilbideak (Gazte taldeak) zein TREVA (Erlaxatzeko Teknikak, Esperientziak eta Bizipenak Gelan) dalakoen bidez gelan geure barnekotasuna arakatzeko eremuak proposatzen doguz.

Salaketa egiteko eta gizarte desbardintasunak aldatzeko eremuak ezagutzeko eta eurotan konprometitzeko beste aukera bat boluntario lez jarduteko egitasmoak dira. Bidezko Merkataritzarako taldeak, boluntario-lana gizarte jantokietan, nagusiei lagun egitea, eskola-laguntasuna umeei, talde feminista,e.a.