Barrikuntza pedagogikoa eta metodologia eraginkorrak funtsezko ardatz dira Eleizbarrutiko ikastetxeen ereduan. Hain zuzen be, hezkuntza-sare hau hezkuntza-eredu bihurtu da Bizkaia osoan ez ezik, Euskadin, munduko punta-puntako ikaskuntza-eredu eta egitarauan sartu izan diralako, hainbat kasutan aitzindari izanik. Heziketa akademiko eta pertsonal ahalik eta osoena jadeste aldera, ikasleei ezinbesteko bitarteko guztiak eskuratzea da guzti horienhelburua.
Hona hemen, bitarteko, metodologia eraginkor eta hezkuntza-ikuspuntu horreetako batzuk: Ulermen-egitasmoetan oinarritutako ikaskuntza, Visible Thinking, Harvardeko Unibertsitateko ‘Project Zero’ lan-galdeak garatutako ulermenerako irakaskuntzaren esparrua; konfiantzaren pedagogia edo Singapur matematika-metodoa.
Baina Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean, hezkuntza ohitura eta trebetasun multzo batetik harago doa. EBI sarean, hezkuntza pentsamentu-ikuskera da eta hori kritiko eta gogoetatsu izaten dakien ikasleengan agertzen da.
Howard Gardner psikologo, ikertzaile eta Harvardeko Unibertsitateko irakasleak garatutako adimen anizkunen teorian oinarritzen da pentsamentu-eredua. Hezkuntza-alkarte osoak onartutako teoria horren arabera, pertsona guztiek jaiotean garapen maila desbardinetan dagozan zortzi adimen-mota dabez gitxienez.