Nazioartekotzea

“EBIN, nazioartekotzea aldaketarako bide egokia dala uste dogu”

Gure hezkuntzaren nazioartekotzea EBI ikastetxeen sareko zutabeetako bat da eta horixe da egitasmo estrategikoak islatzen dauana. Horretarako diziplina anitzeko taldea dogu eta hau aukera barrien bila dabil eten barik.

Mugikortasuna

Beste herrialde batzuetako pertsonakaz denpora emoteak aberastu egiten gaitu pertsona lez, geure buruan jasoten dogun hainbat hesi botaten dau eta hobekuntza dakarkigu talde lez.

  • Hamar urtetik gorako ikasleei beste herrialde batzuetara joateko Erasmus+ dalakoak ordaindutako mugikortasunetan parte hartzeko aukera emoten deutsegu. 18/19 ikasturtean, esate baterako, 150 ikasle inguruk bidaiatu eban atzerrira hainbat egitasmoren bidez.
  • Urtero, Europako beste ikastetxe batzuetako 100 lagun inguru jasoten dogu; gure ikasleakaz bizi dira, gitxienez astebetez eta horrek aberastasun kultural handia dakar gure ingurura.
  • Gure ikasleekin batera, gure irakasleek be partaidetza eraginkorra dabe Erasmus+ egitasmoetan eta horri esker Europako beste hainbat herrialdetako egoera ezagutu daikie eta gure inguruko herrialdeetan garatzen diharduen jarduera barritzaile onenak ezagutzeko aukera dabe.
  • Europar Batzordeak SAAM (EAC / S34 / 2018) mugikortasun-egitasmo pilotua onartu dau 2020ko urtarrilean eta, horren bitartez, gure ikastetxeak Europara etorriko diran 300 ikasle afrikarren mugikortasun-esperientzia eta 50 irakasle europarren eta beste hainbeste afrikarren arteko trukea koordinatuko dau.

Nazioartekotzerako 16 egitasmo doguz indarrean

Alkartze estrategikoak

Gure nazioartekotze-estrategia garatzeko, alkartze estrategikoak sortzen doguz, gure egitasmoen kalidadea eta jarraitasuna ziurtatzeko. Horretarako, derrigorrezko hezkuntza aldian eta aldi honen ostean lantzen doguz holako alkartzeak eta gaur egun 16 egitasmo dagoz indarrean.