Digitalizatzea

“Aitzindari hezkuntzaren barritze eta digitalizatzean”

Digitalizatze-prozesuak eraldaketa digitala dakar eta horrek paradigmaz aldatzea eta kultura antolatzaile barria hedatzea eskatzen dau.

EBIn aitzindari izan gara prozesu horretan:

Barrikuntzaren aldeko apustu argiaren ondorioz, gure ikastetxeak eraginkorrak izan dira agertzen garan eremuetan digitalitzatzea areagotzeko.

“EBIn beti moldatu izan gara gure gizartean gertatzen diran aldaketetara”.

Barrikuntzaren kultura bultzatuz

Eleizbarrutiko ikastetxeek, barrikuntzaren aldeko apustuan, hainbat ekimen koordinatzen dabe, besteak beste, metodologia eraginkorrak erabiltea,
askotariko bitarteko teknologikoak euskarritzat hartuz.

Gainera 4.0 lanbide heziketa bultzatzen dihardue, erakundeetan prozesuen eraginkortasuna hobetuz, alkarlana sustatzen lagunduz eta inguru aldakorrean bizkor erantzuteko gaitasuna emonez.

Hezkuntza sistemaren barritze eta digitalizatzearen aldeko apustu honen xede nagusia ikasleen gaitasunen hobekuntza da, aukera barriak eskainiz, mundu globalera zabalduz eta gaurko eta biharko lan-eremura egokitzeko bideak eskainiz.

Apustu horren arrakastarako, ikasleak autoikaskuntzarako gaitu behar doguz, gaitasun digitalak emonez eta hartu-emon arin eta eraginkorra ahalbideratuz.

Gaitasun digitaletan hezi

Gaitasun digitala, derrigorrezko hezkuntza amaitzean edozein gaztek garatuta izan behar dituan 8 gaitasunetako bat da. Gaitasun horrei esker, egokitasunez ekingo deutso helduaroari eta bizitza osoan zehar ikaskuntza iraunkorra garatzeko gauza izango da.

Ofimatikako tresnak lantzen doguz, esate baterako, Office paketea (Word, PPT, Excell, Access) produktibitate-tresnak Googleren hodeian (Google Drive, Google Classrroom, Google Docs, Gmail, e.a.).

Aplikazino espezializatuen ikaskuntza be sutatzen dogu, aldizkari zientifikoak, online irratia, infografiak, mapa mental eta kontzeptualak, e.a., sortzeko.

Ekimen honeen bidez, gure ikasleek hainbat egitasmo garatzen dau ikasturtean zehar ikasten diharduen gaiei buruz, esate baterako gizakiaren gorputza, unibertsoa, geografia, e.a.

Urteen buruan, portfolio digitala osatzeko aukera emoten daben egitasmoak. Ikasleek blogaren bidez aurkeztu daikie, eta blog horri ikasleen garapenerako ezinbesteko diran hizkuntza eta programazino-tresnei buruzko edukiak gehitu dakikeoz, CODE.org eta Scratch lako plataformez baliatuz.