Prestakuntza, antolaketa eta protokoloa, ikasturtea hasi aurreko egunetan

EBI ikastetxe eta ikastoletako irakasleek egunak daroez ikasturte hasierarako prestatzen. Segurtasun protokoloak eguneratzeko, guneak antolatzeko, hobekuntza lanak amaitzeko eta trebakuntzarako egunak dira.

Maisu eta andereñoen formakuntza etengabea da EBI sarean. Eta ikasturte honetan, pandemiagaitik baldintzatuta dagoana aurrekoa bezala, emozioen kudeaketa ezinbestekoa izango da ikasleen osasun onerako. Horregaitik sendotzen ari da kudeaketa emozionalerako prestakuntza.

Kudeaketa emozionalaren eredua VEC (Prestakuntza Emozino-Lotura Kontzientea)  metodoan oinarritzen da eta Roberto Aguado psikologo ezagunaren aholkularitza dau. Holan, gero eta irakasle gehiago inplikatu dira ereduaren ezagutzan. Egunotan, adibidez, EBI sareko Gernikako San Fidel Ikastolako, Markinako Bera Kruz Ikastolako eta Bermeoko Sagrado Corazón-eko irakasleek informazio barria jaso dabe Aguadoren eskutik.

Comparte