Heziketa, liburuetatik harago doala uste dugu Jado ikastetxean. Guretzat, ikasle bakotxa, bakarra da eta ikasle bakotxari eman beharreko heziketa ez da akademiko hutsa, izaki osoa barne hartzen duen heziketa baino. Horregaitik, osoko eta banan-banako heziketaren alde egiten dogu, ikasleei euren bidean lagun eginez, neskato eta mutiko bakotxaren erritmoa, ametsak eta ingurua errespetatuz. Ibilbidea Haur Heziketan hasi eta Bigarren Heziketan burutu arte, eremu egokia sortzen eta eragiten saiatzen gara, haur eta gazteak baloratu eta babestu egiten dogula sentitu daian.
Lehenengo urteetan, Haur Hezkuntzan, poza eta aurkikuntzak nagusi diran inguruari emoten deutsagu lehentasuna, umeek, jakintzez gainera, konfiantza eta zoriona jadetsi daiezan. Lehen Hezkuntzarako bidean, arlo ekonomikoan zein zirraren arloan oinarri sendoa eraikitzea dogu helburu, bizitzan aurkitu daiezan erronka txiki eta handiei aurre egiteko gauza izan daitezan. Bigarren Hezkuntzan, etorkizunerako prestatzen doguz, euren burujabetza eta erantzukizuna sendotuz eta bitartekoak emonez ikasketetarako eta pertsona oso eta konprometitu izan daitezan euren inguruagaz eta munduagaz.
Neska-mutiko bakotxak bere erritmo eta preminak dituala uste dogu Jado ikastetxean. Horregaitik, berariazko egitarauak -esate baterako, adimen-gaitasun handiena edo curriculum-dibertsifikatzearena- eskaintzen doguz, ikasle bakotxaren gaitasunak, bere inguruabarrak edozein izanda be, ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Ez dogu inor atzean izten, gure ustez, danek daukie-eta ekarpen baliotsua egiteko gaitasuna.