NORTASUNA
Iparragirre Ikastolak Eliza Kristau Katolikoaren mezu azabaltzeko eta hezitzen dituen ikasleen zerbitzura jartzeko Bilboko Gotzaitegiak bultzatutako ikastola da.
Haur Hezkuntzako 1.zikloko amaiera eta 2. Ziklo osoa eskeintzen da eta ikastola denez, Ikasketa guztiak D ereduan irakatsiko dira, inguruko euskara sendotuz.
JOMUGA
Iparragirre Ikastolaren jomuga, ezaugarri hauez jantzitako Ikastola lortzea da: kalitatezko irakaskuntza, harreman abegitsua eta izaera berritzailea, baloratua izatea eta ekonomia aldetik egonkortasuna jadestea, euskara eta euskal kultura bultzatzea eta gure Ikastolari dagozkion kristau balioak kontuan hartuz jardutea eta, gerora begira, ikasleek Ikastolaren oroitzapen ona izatea.
MISIOA
Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastolen artean dagoen Bilboko Iparragirre Ikastolaren Misioa ondorengoa da: irakaskuntza pertsonalizatua eskaintzea, osoko testuinguruan kokatutako ikasketa erabilgarrien bidez, gure neskato-mutikoek beren gaitasunak sendo ditzaten, eta alai, seguru eta maitatu senti daitezen.