Iparragirre Ikastola

Iparragirre, 58
Bilbao, Bizkaia
ikastola@iparragirre.org
zuzendaria@iparragirre.org
iparragirre.org

944 434 888
688 883 285

Irakaskuntza mailak

  • Haur Hezkuntza

Zerbitzuak

  • Jantokia
  • Orduz kanpoko ekintzak: Ingelesa, Musika eta Euskal Dantzak
  • Goizeko eta arratsaldeko zaintza

Zenbakitan

  • EWWR 2016 Awards certificate…
  • Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria
  • European week for white reeduction awards 2017
  • Kalitate kudeaketa Ziurtagiria
  • Maila ertaineko konpetentzia
  • Konpetentzia digitala MAILA GORENA(gu 2021/2022.ikasturtean lortu genduan jada)
  • Kalitate ziurtagiriak: ISO 21001 eta ISO 9001

Hizkuntza-eredua

  • D eredua

NORTASUNA, MISIO ETA JOMUGA

NORTASUNA

Iparragirre Ikastolak Eliza Kristau Katolikoaren mezu azabaltzeko eta hezitzen dituen ikasleen zerbitzura jartzeko Bilboko Gotzaitegiak bultzatutako ikastola da.
Haur Hezkuntzako 1.zikloko amaiera eta 2. Ziklo osoa eskeintzen da eta ikastola denez, Ikasketa guztiak D ereduan irakatsiko dira, inguruko euskara sendotuz.

JOMUGA

Iparragirre Ikastolaren jomuga, ezaugarri hauez jantzitako Ikastola lortzea da: kalitatezko irakaskuntza, harreman abegitsua eta izaera berritzailea, baloratua izatea eta ekonomia aldetik egonkortasuna jadestea, euskara eta euskal kultura bultzatzea eta gure Ikastolari dagozkion kristau balioak kontuan hartuz jardutea eta, gerora begira, ikasleek Ikastolaren oroitzapen ona izatea.

MISIOA

Bizkaiko Elizbarrutiko Ikastolen artean dagoen Bilboko Iparragirre Ikastolaren Misioa ondorengoa da: irakaskuntza pertsonalizatua eskaintzea, osoko testuinguruan kokatutako ikasketa erabilgarrien bidez, gure neskato-mutikoek beren gaitasunak sendo ditzaten, eta alai, seguru eta maitatu senti daitezen.

Zentroaren balioak

Hauek izango dira jomuga lortzeko jarraibideak:

Familien beharrizanei erantzungo die eta horretarako, gure bitartekorik egokienekin, informaziorik onena emango diegu eta beren inplikazioa eragin, harreman estu eta pertsonalizatuaren bidez, gure Ikastolaganako konfiantza areagotuz.

Etengabeko hobekuntzazko dinamikari eutsiko dio, lortu beharreko helburuak erreferentziatzat hartuz, kideen hausnarketa eta autoebaluazioa bultzatuz, irakaskuntzako berrikuntza eta metodo berrietara irekita, eta hauek ezartzeko jarrera positiboa azalduz.

Irakasleen prestakuntza akademikoa sustatuko du, etengabeko heziketaren bidez, Ikastolaarekiko eta gainerako kideekiko prestasuna jadets dezaten eta gelako lana prestatu eta azaltzerako orduan ere gaitasunez joka dezaten.

Euskera sustatu eta euskal kulturan sakonduko du, gure usadio eta ohiturekin zerikusia daukaten ekintzetan parte hartuz.

Kristau testuinguru batean, jokamolde jakin batzuk landuko ditu ikastolan zein eguneroko bizitzan, neskato-mutikoen artean errespetua, adiskidetasuna, alaitasuna, bakea, autoestimua eta askatasun pertsonalerako sena garatuz.

Instalazio, baliabideak eta zerbitzuak hobetuko ditu Ikastola leku alaia, modernoa, erosoa eta ondo hornitua izan dadin, eta helburu hau betetzeko beharrezkoak diren giza eta ekonomia baliabideak erabiliko ditu, Ikastolak dituen bitartekoak kontuan
hartuz.

Inguru fisiko eta sozialari lotutako era askotako ekintza osagarriak egingo ditu, etengabe berrituz.

IKASTOLAKO HELBURUAK:

  1. Ikaslearen izaeraren garapen osoa lortzea, norberaren irudi positiboa sortuz, besteak errespetatuz, norberaren mugak onartuz, gaitasunak baloratuz eta osasun zein ongizaterako oinarrizko ohiturak hartuz.
  2. Umeak lehenengo faseetan duen garapen integrala sustatzea, ikasketa esanguratsu eta globalizatzailean, familia eta konfiantza giroan, emozionalki gara dadin.
  3. Aniztasunarekiko errespetua piztea, gizartean eta kulturan modu aktiboan parte hartzea, Euskal Herriko ohitura eta tradizioei arreta berezia jartzea, interesak eta bizipenak jarrera kritikoarekin adieraztea.
  4. Zenbait balore (adiskidetasuna, errespetua, bakea, maitasuna…) ikuspuntu kristautik sustatzea, eta ingurukoekin garatzea.
  5. Inguruarekiko jakin-mina, arreta eta esploraziorako jarrera sustatzea, inguruko elementurik esanguratsuenak eta horien arteko harremanak ezagutu ahal izateko.
  6. Zenbait errepresentazio eta adierazpen forma erabiltzea, ulertzeko eta ulertuak izateko, errealitatearen zenbait esparru plazaratzeko eta pentsamenduaren eraikuntzan aurrera egiteko.
  7. Aukeretan aurrera egitea, eskura dauden baliabideen bitartez. Eta hori, adierazteko erabil ditzaten eta jarduera artistikoak baloratu ahal izan ditzaten.
  8. Ikaslea behar bezala prestatzea, Lehen Hezkuntzan egoki sar dadin.