EBI ikastetxeen gizarte erantzukizuna, gizartean ondorio positiboak izateaz gainera, gure erakundearen oinarri eta balioak berresten dabezan jarduerak dira.
EBI ikastetxeek gizartean daben eragina neurtzea nahiko korapilatsua da, eragile asko dago tartean eta etenbako aldaketan dagoan gizarte-ekonomia inguruan garatzen diran dinamiken menpe aurkitzen da. Metodologia irekia, etenbako aldaketan dagoana, eratu dogu, eragina neurtu eta ikastetxearen jarduerek interes-gune desbardinetan zer nolako arrastoa izten daben baloratzeko.