Ekintzailetza

“EBIn ekintzailetzaren kulturaren inguruan sentsibilizatzearen aldekoak gara”

Eleizbarrutiko ikastetxeetan hainbat egitasmo eta ekimen garatzen dogu ikasleen artean ekintzailetzaren aurrean sentiberatasuna bizteko. Honeek dira egitasmo horreek: Ikasenpresa egitasmoa, Enpresari egitasmoa, edo Erasmus + KA229 Ekintzailetzarako nazinoarteko egitasmoa.

Era berean, enpresen sorrera laguntzeko egitarauak garatzen doguz, esate baterako Urratsbat egitaraua ekintzaileei osoko aholkularitza emoteko.

Kultura ekintzailearen inguruan sentsibilizatu

  • Ikasenpresa egitaraura: Geletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen dan hezkuntza-egitaraua. Egitasmo honek, besteak beste, helburu honeek ditu: enpresaren mundua gelara hurreratu, ekintzaile izateko gaitasunak –sormena, barrikuntza, talde-lana, erabagiak hartzea, ekimena, gidatzitza, konpromisoa, erabagia, negoziazinoa, e.a.- bultzatuz.
  • Enpresari egitaraua: DEMAk enpresa-ideia eta egitasmoen lehiaketak eragiten ditu enpresa-kultura sustatzeko, dalako negozio bat lan-aukera bideragarri lez martxan jarteko aukeran pentsaraziz.
  • Ekintzailetzarako nazinoarteko egitasmoa: Erasmus + KA229 “Small towns…new challenges” nazinoarteko egitasmoa. Egitasmo honen bitartez, sentsibilitatea biztu gura da ikasleen artean ekintzailetzaren, kultura arteko loturaren eta europar sentimentuaren inguruan.

"Negozioren baten aukera buruan bueltaka badarabilzu, zatoz, lagunduko deutsugu"

Laguntza enpresen sorrerarako

  • Urratsbat egitaraua: Osoko aholkularitza eskaintzen deutso ekintzaileari,
    bere ideia negozio, enpresa bihurtzen lagunduz.
    Egitarau hau garatzeko, honakoez baliatzen dira EBI ikastetxeak:

    • Arduradun bat dago ikastetxean sustatzailearen esanetara prozesu osoan.
    • Ekintzailearen bulegoa, ikastetxean, ondo hornituta, bere enpresaren sorrerarako prozesuan beharrezko lana garatzeko.
    • Sustapen prozesuan ikastetxeko ekipamenduaz baliatzeko