Gaitasun digitala, derrigorrezko hezkuntza amaitzean edozein gaztek garatuta izan behar dituan 8 gaitasunetako bat da. Gaitasun horrei esker, egokitasunez ekingo deutso helduaroari eta bizitza osoan zehar ikaskuntza iraunkorra garatzeko gauza izango da.
Ofimatikako tresnak lantzen doguz, esate baterako, Office paketea (Word, PPT, Excell, Access) produktibitate-tresnak Googleren hodeian (Google Drive, Google Classrroom, Google Docs, Gmail, e.a.).
Aplikazino espezializatuen ikaskuntza be sutatzen dogu, aldizkari zientifikoak, online irratia, infografiak, mapa mental eta kontzeptualak, e.a., sortzeko.
Ekimen honeen bidez, gure ikasleek hainbat egitasmo garatzen dau ikasturtean zehar ikasten diharduen gaiei buruz, esate baterako gizakiaren gorputza, unibertsoa, geografia, e.a.
Urteen buruan, portfolio digitala osatzeko aukera emoten daben egitasmoak. Ikasleek blogaren bidez aurkeztu daikie, eta blog horri ikasleen garapenerako ezinbesteko diran hizkuntza eta programazino-tresnei buruzko edukiak gehitu dakikeoz, CODE.org eta Scratch lako plataformez baliatuz.