Colegio La Inmaculada MSJO Ikastetxea

la inmaculada ikastetxea

Etxatxu, 2 48902
Barakaldo (Bizkaia)
secretariamsjo@lainmaculada.org
lainmaculada.org

94 437 32 71
628 811 560

Irakaskuntza mailak

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa

Zerbitzuak

  • Jantokia
  • Goiztiarrak
  • Eskolaz kanpokoak
  • Udalekuak

Zenbakitan

  • Egiaztagiria IKT heldutasunean, Maila Aurreratua

Hizkuntza-eredua

  • B eredua
  • Ingelesa 2 urtetik hasita
  • Frantsesa eta alemana
LA INMACULADA MSJO BARAKALDO

Colegio la Inmaculada MSJO Ikastetxean ebanjelio-balioak eta giza balioak garatzen dituan heziketa eskaintzen dogu

Ikasle bakotxarekiko eta euren familiekiko hartu-emon zuzen eta buruz burukoan oinarritutako kalitatezko irakaskuntza.

Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, esperientzia hezigarri solidarioak sustatzen dira. Alkarte jakin baten beharrizanei erantzute aldera, ikasleek eurek sortutako ekintza solidarioak garatzea eta gauzatzea da dalako esperientzia horreen xedea.

Ezinbesteko bitarteko guztiak ditugu ikasle guztiek, euren inguruabar pertsonalak batzuk ala besteak izan, euren ahalmen guztiak oso-osorik garatu daiezan eta etenbako eraldaketan dagoan gizarte honetan txertatu daitezan.

Ikasleen partaidetza eraginkorra lortu gura da; ikasleek eurek izan behar dabe euren ikaskuntzaren protagonista eta irakasleek eskainiko deutsie akonpainamendua ikaskuntza horretan. Holan, ikasleek euren giza trebetasunak garatu eta jardueretan ekimena izateko burujabetza eta autoestimu nahiko jadesten dabe.

Ikasleak sustatu egiten dira euren arazoak kritika eta sormenaz baliatuz konpontzeko gauza izan daitezan eta hobetzeko aukera barriak sortu daiezan, euren hautaketen erantzule izanez eta dalako aukeraketa horreen ondorioak euren gain hartuz.

Aldi guztietan, IKTen erabilera bultzatzen dogu, dalako teknologia horreek ideia eta edukien mundua arakatzeko, egundoko multimedia egitasmoak sortzeko eta ikasgelaren muga fisikoak apurtzeko bide dira-eta gure ikasleentzat.

Xedea:
Gure goiburuari jarraituz, gure asmoa ikasleengan etorkizuna ereitea da, helduarorako prestatuz, sortzailearen balio kristauak sustatuz, ikastetxea, udalerria eta euskal kultura errotuz.

Gure gizarte- eta hezkuntza-lanak inklusioari eta euskalduntzeari balioa ematen die, herritar pluralak eta arduratsuak izan daitezen.
Ikasleei beren gaitasunak gertutasunez, elkartasunez, inplikazioz eta berrikuntzaz garatzen laguntzen diegu, eta hori da beren ikaskuntzaren protagonista. Ikasleei beren gaitasunak gertutasunez, elkartasunez, inplikazioz eta berrikuntzaz garatzen laguntzen diegu, eta hori da beren ikaskuntzaren protagonista.

Ikuspegia:
Ikasleen hazkunde pertsonala bilatzen dugu, modu trebe eta solidarioan jardun dezaten, etorkizunean autonomiaz, erantzukizunez eta kristau-balioekin lortuko dituzten arazoei irtenbideak bilatuz. Gure ikastetxea honako hauek aintzat hartzea nahi dugu:

  • Ikastetxearen misioarekin konprometitutako profesional-talde bat izatea, ikasleengandik eta familiengandik hurbil, afektibitatez eta eraginkortasunez.
  • justizia eta berdintasuna sustatzea, pertsona ahulenei arreta emateko ekimen eta proiektu solidarioetan lankidetzan arituz.
  • aniztasunari erantzutea, pertsona bakoitzak bere gaitasunak bere ezaugarrien eta beharren arabera garatu ahal izan ditzan.
  • metodologia askotarikoak eta berritzaileak eta teknologia erabiltzea, ikasleak bere ikaskuntzaren protagonista izanik.
  • euskararen erabileraren normalizazioa eta atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatzea.
  • STEAM proiektuak inplementatzea.
  • talde-lana, lankidetza eta komunikazioa sustatzea.
  • eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala eskaintzea hezkuntza-maila guztietan.
  • Ikastetxearen eta ingurunearen iraunkortasuna sustatzea, GJHak aintzat hartuta.
  • ikastetxea ingurune seguru gisa sentitzea.
  • kudeaketa aurreratua izatea.

Zentroaren balioak

colegio la inmaculada msjo ikastetxea barakaldo