Artxandape Ikastola

Anselma de Salces 1 bis
48007 Bilbo
ikastola@artxandape.net
www.artxandape.net

94 413 24 20
94 413 24 21

Irakaskuntza mailak

  • 2 urtetik 16 urtera
  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa: sarekide den Begoñazpi Ikastolan egiteko hitzarmen-lankidetza

Zerbitzuak

  • Jantoki eta sukalde propioa
  • Autobusa
  • Eskolaz kanpoko kirol- eta kultur-ekintzak
  • Haurtzaindegi-zerbitzua (8.00), mediateka-zerbitzua (17.00)
  • Udaleku propioak (ikastolan eta Barria zein Zuhatzan), oporretako campusak

Zenbakitan

  • 750 ikasle
  • 50 hezitzaile
  • Zilarrezko Q-a
  • ISO 9001 ziurtagiria
  • IKT Heldutasun maila aurreratua
  • Eskola jasangarria
  • Unesco sarekide
  • eTwinning partaide

Hizkuntza-eredua

  • D eredua

EUSKARA, EUSKAL KULTURA ETA BALIOAK ZEIN GIZA-KONPROMISOA SENDO ERROTUTAKO SUSTRAIAK

Artxandape Ikastola antzina Mahatserri ezizena zuen eremuan kokatuta dago, Bilboko Uribarri auzoan.

Euskara, euskal kultura eta balio kristauak izan ziren Artxandape Ikastolaren haziak, eta horiexek dira, gaur egun ere, sendo errotutako bere sustraiak.

Hazi eta hezi. Hori da bere xedea: ikaslea bere osotasunean garatzea. Beraz, pertsonen balioak eta indarrak ditu bere proiektuaren euskarri.

Horrela, Artxandape ikastolaren ezaugarri nagusietako bat hurbiltasuna dugu: ikasleei egiten zaien jarraipena eta eskaintzen zaion laguntza. Esan bezala, bere heziketa proiektuaren ardatza pertsonaren garrantzia da.

Zentroaren balioak

Eta pertsona horiek ezagutzaz jantziak nahi ditu.

Batetik, Komunikatzen dakiten ikasleak nahi ditu. Euskaldunak, baina eleaniztunak. Hizkuntzak ikasi eta erabiltzeko gai direnak. Hitzezko komunikazioaz gain, ez-hitzezkoa ere menperatzen dutenak. Konpetentzia digitalean ere, trebeak.

Horretaz gain, Ikasten eta pentsatzen dakiten ikasleak ditu helburu: munduari begiratzen dioten ikasleak, irekiak. Gogoetatsuak, analitikoak eta kritikoak.

Beti haratago joateko prest daudenak, ikertzeko prest. Bizitzari adi!

Pertsonen balio eta indarrak hezkuntza proiektuaren ardatz

Elkarbizitzarako gai diren ikasleak ere hezi nahi ditu, talde lanean aritzeko, elkarlana sustatzeko eta bakoitzaren rol eta ardurak betetzeko kapazak. Eta besteenak ere betearazi eta errespetatzeko gai direnak. Gaitasun enpatikoa eta solidarioa lantzen dute.

Ekimena eta iniziatiba ere helburu dituzte, ikasle sortzaileak garatzeko. Ekimen eta iniziatibaz bustiak, modu proaktiboan jokatzen dakitenak. Proiektuak planifikatzeko, egiteko eta ebaluatzeko gai direnak. Sentitu, pentsatu, ekin eta berriz pentsatzeko dinamismoa eta joera dutenak.

Ikasleek pertsona izaten ikastea nahi dute: seguruak eta autonomoak. Portaera eta emozioak erregulatzeko gai direnak. Autoezagutza dutenak eta koherentziaz jokatzen dutenak. Betiere, bizi-ohitura osasungarriekin eta ingurumenarekin bat egiten dakitenak, kontzientziarekin eta konpromiso trinkoarekin.

Artxandape ikastolak bizitzarekin konprometitutako ikasleak bultzatu nahi ditu: norberarekin, inguruarekin eta gizartearekin konprometituak. Horretara zuzentzen dituzte, egunez egun, ahalegin, eta esfortzuak. Hori da bere hezkuntza eskaintza.