Uncategorized

Zure Errentaren Aitorpenean, Bizkaian, zure zergen %1,4 gehien behar daunari emon zeinkio

Bazenkian Zure Errentaren Aitorpenean, Bizkaian, zure zergen %1,4 gehien behar daunari emon zeinkiola? Eliza Katollikoarentzat eta gizarte xedeetarako emoten badozu, zure laguntza bikoiztu egiten da. Bardin kostetan jatzu eta dana emoten dozu. Markatu C) Laukia eta ez onartu murrizketarik zure ekarpen solidarioan.

Zure Errentaren Aitorpenean, Bizkaian, zure zergen %1,4 gehien behar daunari emon zeinkio Read More »

Making Cities 2030 Festival jaialdian EBIko bi ikastetxe saritu dabez, zure auzoa edo uria bizitzeko leku hobea bihurtzeagaitik

Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeak eta Muskizko Somorrostro Prestakuntza Ikastegiak auzo edo hiri baten garapen iraunkor integralerako proposamenik onena eta auzo edo hiri baten erronka bereizgarri bati emandako erantzuna sariak jaso dabez, hurrenez hurren, Deustuko Unibertsitateko Deusto Cities Katedrak BBVAgaz alkarlanean antolatutako Making Cities 2023 programaren hirugarren edizioan. Somorrostro Prestakuntza Ikastegiko ikasleek “Gazteen sozializaziorako hiri-gune jasangarria

Making Cities 2030 Festival jaialdian EBIko bi ikastetxe saritu dabez, zure auzoa edo uria bizitzeko leku hobea bihurtzeagaitik Read More »

Ekintza solidarioak EBI sarean: mantak eta tapoien bilketa, gehien behar dauanari laguntzeko

Patronato Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko 3. kurtsoan dabilzan neska-mutikoek egiteko bera garatzen dihardue Bilboko errefuxiatuen alde. Jenteak emondako mantak batzen dihardue, kale gorrian lo egiten daben pertsonen artean banatzeko.. Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutikoek egiteko garrantzitsua garatzen dihardue aste honeetan. Orain dala egun batzuk Aita Mari salbamendu humanitariorako itsasontziko Iñigo eta Amaiaren bisita jaso eben.

Ekintza solidarioak EBI sarean: mantak eta tapoien bilketa, gehien behar dauanari laguntzeko Read More »

Emakumeen Nazioarteko Egunean, ahalegin berezia ikasgeletan

Emakumeen Nazioarteko Egunak Elizbarrutiko Ikastetxeak zeharkatzen dauz. Sodupetik Ondarroara eta Bilbotik Gernikara. Esfortzua eta lana egunerokoa da baina ikastetxeak, beste behin be, sentsibilizazioaren alde egin dabe martiaren 8an.  Ikasleek hainbat proiektu, andereñoei elkarrizketak, azterketa eta hausnarketa eraman dabez aurrera bardintasunaren inguruan eta gizartearen beharretan sakontzeko. Gainera, Elizbarrutiko Ikastetxeen hezkuntza ereduaren arabera ikasleek pentsamendu hori ikusgarri

Emakumeen Nazioarteko Egunean, ahalegin berezia ikasgeletan Read More »

Lurrari lotuta: ikaskuntza praktikoa eta agerikoa EBIn.

EBI ikastetxeak lurrari lotuta dagoz, gure eskualdeei lotuta. Ikaskuntza hurbilari esker, ikasleak historian, kulturan edo tradizioetan murgiltzen dira. Eta modu praktikoan egiten dabe, ulertzen laguntzen deutsien urteera eta txangoekaz, edo ikasgelako proiektuekaz, haien ikaskuntza bistaratzeko. San Juan Ikastetxea, Avellaneda Ikastetxea eta Iparragirre Ikastolako adibideak erakutsiko deutsueguz. AVELLANEDA IKASTETXEA IPARRAGIRRE IKASTOLA SAN JUAN IKASTETXEA

Lurrari lotuta: ikaskuntza praktikoa eta agerikoa EBIn. Read More »

Zoragarria! Hamahiru sari First Lego Leaguen, robotika, zientzia eta teknologia uztartzen dauazan lehiaketan

EBI ikastegietan zorionekoak gara. Hamahiru sari lortu dabez EBI ikastegiek First Lego League txapelketan, Euskadiko mailan. Eskola lehiaketa zientzia, teknologia eta robotika uztartzen dauz eta Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten egin da martiaren 2an. Gainera, lau ikastetxe Estatuko finalera joan dira. Alacanten izan da martiaren 16an. Sariak ikastetxe eta ikastoletan egindako diziplina honeetan lanaren erakusgarria

Zoragarria! Hamahiru sari First Lego Leaguen, robotika, zientzia eta teknologia uztartzen dauazan lehiaketan Read More »

‘Jazotakoa Jaso’ bideoklip lehiaketaren sariak banatu dira, aurton, kultur aniztasuna jorratu da

‘Jazotakoa Jaso’ bideoklip lehiaketaren sariak banatu dira, aurton, kultur aniztasuna jorratu da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeei zuzendutako Jazotakoa Jaso VII. bideoklip lehiaketako irabazleak doguz jada. Bariku honetan banatu dira Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxean egindako ekitaldian. EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartu dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako ‘Jazotajoa jaso’ lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko

‘Jazotakoa Jaso’ bideoklip lehiaketaren sariak banatu dira, aurton, kultur aniztasuna jorratu da Read More »

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak, First Lego League robotika, zientzia eta teknologia lehiaketan

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareak agertze nabaria izango dau robotika, zientzia eta teknologiaren lehiaketa dan First Lego League Euskadin. Euskal barrikuntzaren agentzia dan Innobasquek antolatzen dau lehiaketa eta 2.800 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dabe edizio honetan. Lehiaketa, era berean, Donostian, Arrasaten eta Bilbon ospatuko da maritaren 5ean.  Lehiaketan parte hartuko daben 57 Ikastola eta ikastetxeetik zortzi EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarearen kide

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak, First Lego League robotika, zientzia eta teknologia lehiaketan Read More »

EBI ikastetxeak, ‘Eleiza Hezkuntzan’ kongresuan

EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ordezkaritza batek (besteak beste, zuzendari askok osatua, eta Joseba Segura Bilboko gotzaina buru ebana), parte hartu eban  pasa dan zapatuan, otsailak 24, Madrilen, “Eleiza Hezkuntzan: presentzia eta konpromisoa” kongresuaren azken saioan. Kongresua, Espainiako Gotzainen Batzarreko Hezkuntza eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatua, urriaren 2an Bartzelonan hasitako lan prozesu baten ondoren heldu da

EBI ikastetxeak, ‘Eleiza Hezkuntzan’ kongresuan Read More »

Erasmus+, ikaskuntza aukera Europa osoan

EBI sarea Erasmus+en murgilduta dago, hezkuntza arloan mugikortasuna eta alkarlana sustatzeko Europar Batasunak diseinatutako programa; aukerak eskaintzen deutsez hainbat herrialdetako ikasle, irakasle eta hezkuntza langileei.  Adibidez, Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxeko ikasleak Tesalonican dagoz, Grezian, non esperientzia ezin hobea hasi daben Islahane zentroko kideekaz. Ikasleentzako abantailak ugariak dira. Erasmus+ek ezagutza akademikoak zabaltzeko aukera emateaz gain, egokigarritasuna,

Erasmus+, ikaskuntza aukera Europa osoan Read More »